Indarkeria sexistaren aurkako fronte bateratua eraikitzeko hurrengo urratsa eman du Gipuzkoak
2018/06/18 | Berdintasuna
Olatz Peon Ormazabalek nabarmendu du administrazioaren eta ordezkarion ardura dela, eragileekin bat, genero indarkeriaren aurkako kultura sortzeko egin beharreko jardunak antolatzea eta sustatzea. Horren adierazle dira Tolosan sortuak ditugun 'Sexu- eta genero-indarkeriaren aurkako I. Udal Protokoloa' eta duela pare bat urte garatutako 'Sexu-erasoak edo sexu erasoen aurrean Udal zerbitzuen betebeharrak-en protokoloa'.