Martxoaren 8rako ekintza ugari prestatu ditu Tolosako Emakume taldeak
2018/03/06 | Berdintasuna
Pasaden otsailaren 27an onartu zen ahobatez Osoko Bilkuran Emakumeen Nazioarteko Egunaren eta Martxoaren 8ko Greba Feministaren aldeko adierazpena. Udalak greba babestuko du baliabideak jarriz, udaletxeko balkoian bandera feminista ezarriz eta greba eguneko ekintzen berri emanaz.