Tolosako Jaien Berdintasun Behatokiaren Plana (2021-2024)

Dokumentu hau Tolosako Jaien Berdintasun Behatokiak eginiko I. Plana da. Plan honek 2021-2024 epealdirako Behatokiaren ipar izan nahi du, azken urteetako lana eta ikasitakoetatik abiatuta hurrengo urteetako jarduna modu ordenatu batean jasotzeko saiakera da. Hau da, azken urteetako jardunaren ondorioz sortutako jakintza eta egiteko moduen pilaketa da. Eta bereziki San Joan jaietako txostenetan 2017tik 2019ra egiten diren hobekuntzetarako proposamenetan oinarritu da, urte horietan txostenetan jaso diren proposamenak biltzen baititu. Hala, 2020an egin zen Inauterien azterketan proposatzen ziren ekintzak ere jaso dira. Beraz, plana San Joan jaietan zentratu da baina jai horietatik haratago joateko espiritua du.
Plana Behatokiarentzako tresna bat bezala eraiki da, ez erraminta zentral gisa, baizik eta tresna bat gehiago bezala. Esan bezala, tresna honek orain arte egindako proposamen guztiak ordenatzeko eta estrategia ordenatu bat jasotzeko tresna bat da, baina Behatokiak, bestelako erramintak eta metodologiak ere indarrean ditu eraldaketa bultzatzeko.
Horretaz gain, aipatu behar da plan hau ezin dela zeozer itxia bezala ulertu. Azken finean, jaiak eta gizartea urtez urte aldatzen diren bezala planak ere aldaketak izan ditzake, beraz, egoeretara Plan hau malgua izango da eta egokitzeko gaitasuna izango du. Horregatik, 2021an egin den arren, urtez urte planak moldaketak jaso ahalko ditu.

EranskinaTamaina
PDF icon BERDINTASUNA_TXOSTENA_EUS_3.pdf379.8 KB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA