Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA

2018ko uztailaren 2ko akta

1. Aurreko akta onartzea.

2. Onartzea Tolosa&Co elkarteari diru-laguntza izenduna emateko hitzarmena.

3. Onartzea Nafarroa Oinez Fundazioari diru-laguntza ematea.

4. Onartzea Abegi elkartearen 2017ko diru-laguntzaren kitapena.

5. Onartzea Abegi elkarteari 2018. urtean diru-laguntza zuzena emateko hitzarmena.

6. Onartzea Tolosako Berazubiko biribilgunearen eta suhiltzaileetakoaren artean irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren separatako (2. eta 3. faseak) obren 4. ziurtagiria-likidazioa (FV18/066 faktura).

7. Esleitzea Tolosako udalerriko hainbat kale hiritartzeko lanak exekutatzeko kontratua.

8. Onartzea abian jartzea Beotibar frontoiko ostalaritza-eraikineko beheko solairuaren jabariko emakidaren lizitazioa, kafetegi gisa ustiatzeko.

9. Onartzea abian jartzea Beotibar frontoiko ostalaritza-eraikineko lehenengo solairuaren jabariko emakidaren lizitazioa, jatetxe gisa ustiatzeko.

10. 33/2018 faktura-zerrenda.

Gobernu batzarreko akta eskuratu