Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA

2023ko maiatzaren 2ko akta

1. Akta hauek onartzea:
     2023ko apirilaren 4koa
     2023ko apirilaren 18koa


2. Onartzea I.A.M.k Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko martxoaren 7ko erabakiari aurkeztu dion administrazioarekiko auzi errekurtsoan pertsonatzea, non ez baita onartzen I.A.M.-k aurkeztutako berraztertze errekurtsoa.


3. Onartzea Tolosako udalerriko zenbait bide publikotan ibilgailuen aparkatzea kontrolatzeko, mugatzeko eta antolatzeko (TAO) zerbitzu-kontratua arautuko duen esleipenaren kontratazio jardunbidea, eta lizitazioari hasiera ematea.


4. Onartzea 2022. urteko asfaltatze kanpainako hondakinen kudeaketa-plana zein segurtasun eta osasun plana.


5. Dekretu hauen berri ematea:
    2023/889 Dekretua: 2023/8 faktura zerrenda.
    2023/969 Dekretua: 2023/9 faktura zerrenda.
    2023/992 Dekretua: 2023/10 faktura zerrenda.

Gobernu batzarreko akta eskuratu