Berdintasuna, Kultura eta Gazteria sailetako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik maiatzaren 20ra bitarte
2019/04/30 | Udate (HAZ-SAC)
Kultura eta Gazteria alorretako diru-laguntzen kasuan bulegora bertaratuz (Udate Zerbitzua Plaza Zaharra 6A), internetez edo posta arruntaren bitartez burutu daiteke eskaera. Berdintasun departamentuko diru-laguntza lerroaren kasuan, berriz, internet bitartez soilik. Diru-laguntza lerro hauek helburu dute alor bakoitzarekin bat doazen jarduerak sustatzea Tolosan.