Tolosak bat egin du “Emakumeak Gora!” kanpainarekin

Tolosako Udala
2023/03/16 | Berdintasuna
  • Erakusketa ikusgai izango da martxoaren 16tik 20ra Trianguloa plazan, plazarako hiru sarbideetan.
  • Kanpainak erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo-postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta mito faltsuak eraisten ditu.

Emakumeak gora! da 2023ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, eta Emakundek bultzatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin, hiru foru-aldundiekin, EUDELekin eta EAEko hiru hiriburuetako udalekin batera. Tolosako Udalak bat egin du kanpainarekin. Lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki eta eragin postuetan.

Horren harira, Trianguloa plazan ‘Emakumeak gora!’ erakusketa ezarriko da martxoaren 16tik 20ra.

Kanpainak erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo-postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta mito faltsuak eraisten ditu, hala nola, emakumeek prestakuntza gutxiago dutela postu horiek betetzeko, Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik ia % 60 emakumeak direla adierazten duten datuak emanez.

Kanpainaren protagonistak emakumeak dira, eta gogorarazten digutenez:

  • Emakumeek gerentzia-postuen % 6 bakarrik betetzea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik. Erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.
  • Emakumeek titulazio teknikoetako matrikulen % 23 baino ez ordezkatzea ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, mugatzen gaituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.
  • Zaintzeko eszedentzien % 73 emakumeek hartzea ez da guk bakarrik dakigulako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek zaildu egiten du gure garapen profesionala.

Kanpainaren informazio guztia www.emakumeakgora.eus web orrialdean eskura daiteke.

Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du oraindik orain, bidea dugula egiteko berdintasun erreala lortzeko ahaleginean. “Gizarte honek emakume gehiago behar ditu erabaki eta eragin postuetan, gobernantza eredu feministen alde; kanpaina honen helburua da erakustea zein diren

lidergo-postu horietara berdintasunez iristeko ditugun eragozpen eta oztopo nagusiak. Boterea gizonen kontu gisa ikusten jarraitzen dugulako; emakumeei perfekzioa eskatzen zaielako,  erantzukizun-postuetara iristeko; haurrek oraindik ere jasotzen dituzten mezuetan mutilen lidergoa indartzen delako; zaintza lanen ardura, oraindik orain, emakumeona delako hein handi batean eta anbizioa sozialki zigortuagoa dagoelako emakumeen artean. Kanpaina honekin honelako ideiei egin nahi diegu aurre, gizarte berdinzaleagoa eraikitzeko beharrezkoa delako mito faltsuak eraistea”.

Nerea Isasik gogoratu du, Gipuzkoak Arrasaterekin batera, Europan desberdintasun maila txikiena duen pertsonen komunitateetako bat izan nahi duela baina, “ahalegin horretan, oraindik ere emakumeak desabantaila egoeran ageri direla eremu askotan, baita gure lurraldean ere”. Horregatik, adierazi du lehentasunezkoa dela emakumeen lidergoak sustatzea, “ikuspegi feminista gobernantzan txertatuz eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuz”. Era berean, berdintasun arloan erabakiak hartzean, emakumeen parte-hartzea areagotzeko baldintzak sortzearen alde lan egin behar da. Emakumeen parte-hartzea ikuspegi askoz ere zabalago batetik ulertuz. Emakumeek erabakiguneetan parte hartzeko dituzten baldintzak aldatuz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA