200 ikasletik gora matrikulatu dira Euskaltegian euskara ikasteko

Tolosako Udala
2023/10/04 | Euskara eta Hezkuntza
  • Maila guztietako 15 talde osatu dira Aitzol Udal Euskaltegian aurtengo ikasturtean.
  • Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkatea: “Aurtengo ikasturteko Euskaltegiko matrikulazioa arrakastatsua izan da, 200 ikasletik gora eman dute izena euskara ikasteko. Tolosa euskalduntzeko bidean urratsak egiteko lanean ari diren guztiei eskerrak, baita euskara ikasteko pausua eman dutenei ere.”

 

Aitzol Udal Euskaltegian 200 ikaslek baino gehiagok ikasiko dute euskara aurtengo ikasturtean. Maila guztietako 15 talde osatu dira guztira eta matrikulazio kanpaina “arrakastatsua dela” adierazi dute. 

Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkateak ikasle talde bat bisitatu du gaur goizean eta eskerrak eman dizkie euskaltegiko langileei egindako lanagatik, baita izena eman eta euskara ikasten ari direnei ere, “Tolosa euskalduntze bidean jarraitzeagatik”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA