Aitzol Udal Euskaltegiak bigarren matrikulazio epea zabalduko du urtarrilaren 8an

Tolosako Udala
2024/01/04 | Euskara eta Hezkuntza
  • Euskara ikasteko interesa duen orok urtarrilaren 8tik 12ra bitartean eman dezake izena aurrez-aurreko taldeetan hutsik dauden plazak betetzeko.
  • Matrikula Aitzol Udal Euskaltegian egin behar da, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak bigarren matrikulazio epea zabalduko du, euskara ikasi nahi duten pertsonei izena emateko aukera berri bat emateko. Urtarrilaren 8tik 12ra bitartean eman ahalko da izena, aurrez-aurreko taldeetan hutsik dauden plazak betetzeko. Plazak mugatuak dira.

Izena emateko aurrez aurre bertaratu behar da euskaltegira, goizez 9:00etatik 13:00etara edo arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.

Talde hauetan egongo da izena emateko aukera:

  • A1A1 maila (astelehenetik ostegunera, 09:30-11:30): 3 plaza libre.
  • A1A0 maila (astelehenetik ostegunera, 09:30-11:30): 4 plaza libre.
  • A2A1 maila (astelehen, astearte eta ostegunetan 09:00-11:00): 4 plaza libre.

Informazio gehiagorako 943 65 10 06 telefonora deitu edo aitzolue@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA