Euskaren kontrako Auzitegi Konstituzionalaren epaia salatu du Tolosak, UEMAko beste 125 hautetsirekin batera

Tolosako Udala
2023/07/07 | Euskara eta Hezkuntza
  • UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko hautetsiek agerraldi jendetsua egin dute, goizean, Usurbilen, Auzitegi Konstituzionalaren euskararen aurkako azken epaia salatzeko. Bertan izan da Garbiñe Marzol Ormazabal, Euskara zinegotzia.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua bertan behera utzi du, udalei euskara hutsez funtzionatzeko bidea ematen diena. Euskararen aurkako epaia salatzeko eta udalek euskaraz jarduteko duten eskumena defendatzeko, UEMAko kide diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 125 alkate eta hautetsi inguru bildu dira, Usurbilen. Tartean izan da Garbiñe Marzol Ormazabal, Euskara zinegotzia.

Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko lehendakariak zein gaur Usurbilen bildutako udal ordezkariek adierazi dute “nahikoa” dela eta “marra gorri guztiak” gainditu direla. Lazkanok gogorarazi duenez, Toki Erakundeen Legearen arabera udalek aukera dute dokumentuak erabat euskaraz egiteko, eta orain aukera hori baliogabetu da.

Euskaraz, lege babesarekin edo gabe

Gaurko agerraldian, UEMAko udalek berretsi dute euskaraz jarraituko dutela lanean, orain arte bezala. “Horretarako bide luzea egin dugulako eta gure konpromisoa eta nahia delako”. Horrez gain, nabarmendu du UEMAko udalek ez dituztela herritarren hizkuntz eskubideak urratzen: “Administrazioan askotan ez bezala, UEMAko udaletan, hizkuntz eskubideak bermatzen dira”. Baliogabetutako artikulua jasotzen duen legea Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 2016an, gehiengo zabalarekin, 1982ko Euskararen Legeak berak baino adostasun zabalagoarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA