Argi moreak Topic-en dolu perinatalaren kontzientziazioaren alde

Tolosako Udala
2022/10/14 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Esku Hutsik elkartearen eskaerarekin bat eginez, larunbatean, urriak 15, Topic morez argiztatuko da, haurdunaldi, erditze eta erditze osteko heriotzen doluaren aldeko kontzientziazioa zabaldu eta indartzeko, galera zein doluak dagokion aitortza soziala jaso dezan dolua modu irekian sentitu eta adierazteko.

 

Datorren larunbata, urriak 15, haurdunaldiko, erditze inguruko eta jaio osteko heriotzen doluaren kontzientziazioaren mundu mailako eguna da eta horren harira, Topic-eko eraikina morez jantziko da.

Modu horretara, Tolosako Udalak bat egiten du egun horrekin eta Esku Hutsik elkartearekin - Euskadiko eta Nafarroako haurdunaldiko, erditze inguruko eta jaio osteko heriotzen dolu-elkartea- lankidetzan, galera eta dolu horiek bistako egin eta gizarteratu nahi ditu, tamalez, gaur egun, lau haurdunalditik bati eragiten baitio.

Gainera, galera zein dolu horietako asko, sarritan ikusezinak eta baimenik gabekoak izaten dira, ez dutelako dagokion aitortza soziala jasotzen, eta, ondorioz, ezta behar bezalako babes sozial eta sanitarioa ere.

Hori dela eta, horrelako ekimenen bitartez, Udalak bat egiten du, baita ere, Esku Hutsik elkartearen funts zein helburuarekin: haurdunaldiko, erditze inguruko eta jaio osteko heriotzen dolua gizarteratzea eta honen inguruko kontzientziazioa indartzea, galera berak zein horrek eragindako doluak gizarte zein osasun arloan dagokion aitortza soziala jaso dezan dolua modu irekian sentitu eta adierazteko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA