Ostalaritzari loturiko terraza lizentzia berriak eskatzeko azken egunak

Tolosako Udala
2023/09/11 | Hirigintza azpiegiturak
  • Joan den martxoan onartutako terrazen ordenantza berrian zehaztu moduan, irailaren 30ean amaituko da orain arteko baimenak ordenantza berriko irizpide eta baldintzetara egokitzeko epea. 
  • Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira www.tolosa.eus webgunean.

 

Bide publikoan terrazak, salgai dauden produktuen erakuslekuak eta beste elementu lagungarriak jartzea arautzen duen ordenantza berria joan den martxoaren 30ean sartu zen indarrean. 

Honen helburua da ostalaritzako jarduera zein establezimenduak instalatzeko, irekitzeko, funtzionatzeko eta, kasu honetan, terrazak kokatzeko baldintzak zehaztea eta arautzea. 

6 hilabeteko epea eskaini zitzaien ostalaritzari loturiko jarduerei, orain arte izan dituzten baimenak ordenantza berriak jasotako irizpideetara egokitzeko. Epe hori datorren irailaren 30ean amaituko da, horregatik, Tolosako Udalak ordenantza berrira egokitzeko eskaera berriak aurkezteko deialdia egin die oraindik beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez dutenei. Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira www.tolosa.eus webgunean, pertsona juridikoen kasuan eta pertsona fisikoen kasuan udaten ere aurkeztu daiteke. 

Ordenantza berriaren xehetasun guztiak ikusgai daude HEMEN.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA