Zumarditxikiko proiektua herritarrei aurkezteko bilera azaroaren 30ean

Tolosako Udala
2022/11/25 | Hirigintza azpiegiturak
  • Bilera irekia izango da eta arratsaldeko 18:30ean  egingo da batzar aretoan.
  • Bileraren helburua da Zumarditxikiren izaera eta erabilera berreskuratzeko teknikoki landu den proiektua mahaigaineratzea eta eremuan egingo den esku-hartzearen berri herritarrei ematea.

 

Urratsez urrats, aurrera doa Zumarditxiki berreskuratzeko proiektua eta orain, heldu da proiektua aurkezteko unea.

Hilaren hasieran Alde Zaharreko bizilagunei aparkalekuaren gaiari irtenbidea emateko landutako alternatiba aurkeztu ondoren, lanketa bidea irekita du Udalak, baina hasieratik esan bezala, alternatiba aurkeztu ostean, proiektua herritarrei zabaldu nahi die.

Zumarditxikik zuen erabilera eta izaera soziala berreskuratzea helburu

Hori horrela, datorren azaroaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean, bilera irekia egingo du Udalak herritar orori zuzenduta udaletxeko batzar aretoan. Bertan, Zumarditxikiren izaera soziala eta erabilera berreskuratzeko teknikoki landutako proiektua aurkeztuko die tolosarrei, eremuan egingo den esku-hartzearen berri emanez.

Bileran, udal gobernuko ordezkariek, Udaleko arkitektoak eta proiektuaren idazketaz arduratu den Sestra enpresako kideak egongo dira azalpenak ematen eta herritarren zalantzak argitzen.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA