Tolosako Udalak maskulinitateari buruz antolatutako tailerrean izena emateko epea zabalik

Tolosako Udala
2017/05/11 | Berdintasuna

Tolosako Udalak maskulinitatearen identitateei buruz gogoeta egiteko tailerra antolatu du, "Gizonak, berdintasuna, maskulinitateak eta mikromatxismoak" izenekoa. Bertan, nola sortzen diren eta ze ondorio ekartzen dituzten aztertzeko aukera egongo da, besteak beste. Ongi etorriak bereziki gizonezkoak, nahiz eta nahi duen ororentzat irekia izan, Maite Ruiz de Eguilaz Berdintasun zinegotziak azpimarratu duen eran, berdintasunaren eraikuntza “guztion” ardura da eta: "egungo maskulinitate ereduei buruzko hausnarketa egiteko gunea eskaini nahi dugu, gizartean dauden gizon izateko erak, beste pertsonekin dituzten harremanak eta eguneroko bizimoduaren beste aspektu batzuk aztertzeko".Tolosako Udalak maskulinitateari buruz antolatutako tailerrean izena emateko epea zabalik

Tailerra euskaraz izango da, 5 euroko prezioa du eta bi orduko hiru saio izango ditu, asteartetan, 18:30etatik 20:30etara. Ikastaroa Mikel Otxotorenak, Gizonduz elkarteko kideak dinamizatuko du eta maiatzaren 9an hasiko da, Tolosako Kultur Etxean.

Interesatuek Udaleko Berdintasun Sailean eman beharko dute izena, Triangelu Enparantzako 1 zenbakian. Argibide gehiagorako 943 67 03 88 telefono zenbakira deitu edo berdintasuna@tolosa.eus posta elektronikora idatz daiteke.

 

GIZONAK, BERDINTASUNA, MASKULINITATEAK ETA MIKROMATXISMOAK

Irakaslea: Mikel Otxotorena Fernandez (Gizonduz)
Egunak: Maiatzak 9, 16 eta 23 (astearteak)
Orduak: 18:30-20:30
Lekua: Kultur Etxea (Triangelu Enparantza, 1)
Euskaraz
5€

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA