Eraikin publikoetako argi apaingarriak itzaliko dira larunbatean, ‘Planetaren Ordua’ egitasmoarekin bat eginez

Tolosako Udala
2024/03/20 | Ingurumena
  • Zerkausiko arkuetako, udaletxeko, Kultur Etxeko, Musika Eskolako edota Euskaldun Berria zubiko argiak itzaliko dira, 20:30-21:30 bitartean.

 

Datorren larunbatean, martxoak 23, ‘Planetaren Ordua’ ospatuko da mundu osoan zehar. Ingurumenaren aldeko mobilizaziorik handienetakoa da munduan, eta besteak beste, natura gure bizi-euskarriaren sistema dela gogoraraztea, eta gizartea klima-aldaketaren arazoaz ohartaraztea da helburua. 

Ordubetez argiak itzaltzea da egitasmoaren funtsa, klima aldaketaren eta biodibertsitatearen galera geldiarazteko. Izan ere, 60 minutuk gutxi diruditen arren, mundu mailan bat eginez, ordu hori milaka orduko ekintza bihurtzen da. 

Tolosako Udalak bat egingo du egitasmoarekin eta larunbatean, martxoak 23, eraikin publikoetako argi apaingarriak itzaliko ditu, hala nola, Zerkausiko arkuak apaintzen dituzten argiak, udaletxekoak, Kultur Etxekoak, Musika Eskolakoak edo Euskaldun Berria zubikoak. Itzaliko diren argiak apaingarriak dira eta, horrenbestez, eraikin publiko horien barruko argiteria piztuta mantenduko da.

Udalak herritarrak animatzen ditu egitasmoarekin bat egin eta ordubetez argiak itzaltzera, klima aldaketaren galera geldiarazi eta gure natura eta planeta zaintzeko.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA