Asteazkenean, otsailak 1, Mugi Tolosa zinemara doa

Tolosako Udala
2023/01/30 | Kirolak
  • Ikastetxeetako ikasleekin batera, 10:00-12:00 bitartean Vivo filma ikusiko dute, Leidor aretoan eta ondoren, honen inguruko solasaldia egingo dute.
  • Otsailaren 15ean, halaber, inauteriei hasiera emate aldera, ohiko ibilbidea mozorrotuta egingo da eta amaieran txistorra pintxoa eskainiko da, inauterietako musikaz girotuta.

 

Mugi Tolosa egitasmoak gorputza astindu eta bakardadeari eta sedentarismoari bizkarra eman nahi dioten adineko hainbat pertsona elkartzen ditu asteazkenero, lagun taldean eta boluntario talde anitz batez lagunduta, Tolosan zehar ibilaldi bat egiteko.

Asteazken honetan, baina, otsailak 1, Mugi Tolosa zinemara joango da. Tolosako ikastetxeetako ikasleez lagunduta, Vivo pelikula ikusiko dute, 10:00-12:00 bitartean, Leidor aretoan, eta ondoren, filmaren inguruko solasaldia egingo dute. Filma honek laguntasuna edota maitasunaren baloreak jorratzen ditu, baita ametsen jarraitzea edota zailtasunei aurre egitea ere.

Otsailaren 15ean, halaber, inauterien bezperan, festei hasiera emate aldera, ohiko ibilbidea mozorrotuta egingo dute eta amaieran txistorra jango dute inauterietako musikaz girotuta.

Nahi duen oro gonbidatuta dago parte-hartzera!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA