Kultur eta kirol espazio itxietara sartzeko Covid ziurtagiria beharko da

Tolosako Udala
2021/12/15 | Koronabirusa

Kutsatzeak eragozteko bidean, eta birusaren hedapena mugatzeko helburuarekin, gaur indarrean sartu den dekretu berriaren arabera Covid ziurtagiria beharko da hainbat eremu itxitara sartzeko.

Gauzak horrela, datozen egunetan Tolosako kultur eta kirol espazioetara sartzeko Covid ziurtagiria eskatuko da, azken aginduari jarraiki.

Zehazki ondorengo eremuetan eskatutako da: Leidor aretoan, Kultur Etxean, Liburutegian, Musika Eskolan, Usabal kiroldegian, Berazubiko barneko kirol instalazioetan, Beotibar frontoian eta Uzturpeko kirol instalazioan, guztiak barneko eremu itxiak direlako.

Leidorren egiten diren jarduera guztietan eskatuko da ziurtagiria. Kultur Etxearen, Liburutegiaren eta Musika Eskolaren kasuan, aldiz, ziurtagiria ekitaldietarako soilik izango da derrigorrezkoa, ekitaldi gisa ulertuta, puntualki modu irekieran antolatzen diren kultur jarduerak: hitzaldiak, kontzertuak, antzerki emanaldiak...

Tokietara garaiz iristeko eta agiria aurretik prest izateko eskaera eta gomendioa egiten zaie herritarrei.

Bestalde, kultur jardueretarako sarrerak erosiak dituzten herritarrek ziurtagiririk ez badute dirua itzuliko zaie. Kiroldegiko erabiltzaileek kasuan, udala, enpresa esleipendunarekin aztertzen ari da nola jardun.

Ziurtagiria eskuratzeko aukera Inmakulada Ikastolan

Covid ziurtagiria eskuratzeko edota inprimatzeko zailtasunak dituztenek edota laguntzarik behar izanez gero, tolosarrek Inmakulada Ikastolara joan ahal izango dute.

Bihartik aurrera, eraikin gorrian, ikasleak laguntza eskaintzen izango dira 9:00etatik 13:00etara abenduaren 23ra arte.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA