Trafiko etenak larunbatean, kuadrilla egunaren harira

Tolosako Udala
2023/06/15 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Rondilla kalea trafikoarentzat itxita egongo da goizeko 10:00etatik gaueko 22:00etara eta, ondorioz, bertako zein San Frantziskoko autobus geltokiak Santa Klarara lekualdatuko dira.
  • Horrez gain, San Frantzisko ibiltokia ere itxita egongo da eguerdira bitarte Oriako Txirrindulari Elkarteak antolatutako kirol proba dela eta.
  • Larunbateko ohiko azoka, Euskal Herria plazan egiten dena, San Frantziskora lekualdatuko da.

 

Datorren larunbatean, ekainak 17, kuadrillen eguna ospatuko da Tolosan eta horren harira, etenak egingo dira trafikoan.

Esate baterako, Rondilla kalea ibilgailuentzat itxita egongo da goizeko 10:00etatik gaueko 22:00etara. Ondorioz, autobusek ezingo dute erdigunera sartu eta ibilbidea herritik kanpo egingo dute. Hori horrela, Rondilla zein San Frantziskoko autobus geltokiak itxita egongo dira eta Santa Klarara lekualdatuko dira.

San Frantzisko ibiltokia itxita eguerdia bitarte

Rondilla kalearen itxierarekin batera, San Frantzisko ibiltokia ere ibilgailuentzat itxiko da eguerdia bitarte, Oriako Txirrindulari Elkarteak antolatutako kirol proba dela eta. Horrez gain, larunbateko ohiko azoka, Euskal Herria plazakoa, hain zuzen, San Frantziskora lekualdatuko da, aipatu plazan kuadrilla eguneko bazkarirako prestatze lanak egingo baitira.

Gune Morea Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxean

Jai berdinzaleen aldeko apustuan, inauterietan egin bezala GUNE MOREA, indarkeria matxistarik gabeko gunea kokatuko du larunbatean, Tolosako Udalak, informazio eta arretarako, ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxean. Gune hau da zabalik egongo da gaueko 00:00etatik goizeko 05:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA