Ur-lainoztagailuak martxan, beroari aurre egiteko

Tolosako Udala
2023/07/14 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Hiru puntutan jarri dira: Larramendin, Batxiller Zaldibian eta Zumardiandian.

Datozen egunotarako abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, tenperatura altuagatik. Hori ikusirik, ur lainoztagailuak jarri ditu udalak herriko hiru puntutan, batik bat, haurrentzat: Larramendi auzoan, Batxiller Zaldibian eta Zumardiandiko berdegunean.

Herritarren eskura izango dira, edozein unetan ibiltzeko. Hala eta guztiz ere, kontsumo arduratsua egiteko dei egiten du udalak, erabili ostean ur txorrota itxita geratu dela ziurtatuz.

Datozen asteotarako neurri gehiago hartzea aurreikusten da.

Kontsultatu hemen, Segurtasun Sailaren gainerako gomendioak.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA