Apirilaren 1ean zabalduko ditu ateak ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxeak

Tolosako Udala
2023/03/21 | Berdintasuna
  • Ate irekiera ekitaldirako espazioa ezagutzeko bisita gidatua, txupinazo zein kalejira, edota bertso saioa antolatu dira.

 

Datorren apirilaren 1ean ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxeak ateak zabalduko ditu. 2016az geroztik, eskualdeko emakumeekin elkarlanean garatutako proiektuari erantzuten dio espazio honek eta mugimendu feministaren aldarrikapen historikoari erantzuteko asmoz eta berdintasunaren alorrean urratsak egiten jarraitzeko helburuarekin sortutako espazioa da.  

Hori horrela, apirilaren 1ean espazioa ezagutzeko bisita gidatua egingo da lehenbizi, goizeko 10:30ean eta 11:30ean, txupinazoa eta kalejira egingo da trikitilari taldearekin eta Batumorekin, Emakumeon plazatik irtenda.

Behin kalejira amaituta, 13:30ean, Tolosako alkateak, herriko ordezkari politikoek eta talde eragileak hitza hartuko dute, 2016az geroztik egindako lanketa eta elkarlana balioan jarri eta ANDRAGORA, Tolosaldeako Emakumeen Etxeak aurrerantzean eskainiko dituen zerbitzuen berri emateko, besteak beste.

Eta goizari itxiera emateko, bertso saioa eskainiko da Amaia Agirre eta Uxue Alberdi eta Ayvee eta Alai abeslarien eskutik, baita luntxa ere, bertaratzen direnentzat.

Ate irekiera ekitaldira herritar oro dago gonbidatuta. Parte-hartu nahi duenak asistentzia konfirmatzea eskatzen da, berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatziz edo 943 670 383 telefonora deituz. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA