Azaroaren 30ean ez da zerbitzu publikorik izango udal eraikinetan, greba orokorrarekin bat eginez

Tolosako Udala
2023/11/28 | Udate (HAZ-SAC)

Tolosako Udaleko langileek eta udal gobernuak bat egin dute azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrarekin. Hori dela eta, udal eraikinak itxita izango dira ostegunean.

Horrenbestez, ez da zerbitzurik emango Udaten, Kultur Etxean, Musika Eskolan, Euskaltegian, Aranburu Jauregian edota Haur Liburutegian. 

Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gutxieneko zerbitzuak izango dira Udaltzaingoan, gizarte zerbitzuetatik bideratutako beste zerbitzuetan -ez da arreta izango udaletxeko bulegoetan- eta Samaniego Ikastetxeko edota Gorosabel eraikineko harreran.

Udalak kontratatuta dituen gainerako zerbitzuen kasuan, enpresa bakoitzaren langile batzordeak erabakitakoaren araberakoa izango da irekiera. Kirol-instalazioak eta Leidor Aretoa kudeatzen dituzten enpresek jakinarazi dute zerbitzua emango dutela, baita Topic zentroak ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA