ALKATETZA DEKRETUA
OLATZ PEON ORMAZABAL, Tolosa udaleko Alkate-Udalburuak, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituenak, bere 21.1 eta 23.3 artikuluetan xedatzen duenaren arabera,
IKUSIRIK
Alkatea udalerritik kanpo egongo dela uztailaren 31tik abuztuaren 22ra, biak barne.
AINTZAT HARTURIK
7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituenak, bere 23.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Alkateordeek ordezkatuko dutela Alkatea, besteak beste, absentziaren kasuetan.
Hori horrela, Alkatetza honek ondoko hau
ERABAKI DU:
LEHEN.- Nerea Letamendia Belloso Alkateordea izendatzea, Alkatetzari dagozkion eginkizunak bete ditzan Alkatearen absentzia dirauen bitartean, uztailaren 31tik abuztuaren 12ra, biak barne.
BIGARREN.- Patxi Amantegi Zubiria Alkateordea izendatzea, Alkatetzari dagozkion eginkizunak bete ditzan Alkatearen absentzia dirauen bitartean, abuztuaren 13tik 22ra, biak barne.
HIRUGARREN.- Erabaki hau interesatuari jakinaraztea eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Iragarki Taulan eta web orrian argitaratzea.