Energia Azokak hartu zuen Trianguloa pasaden larunbatean, hirugarrenez

Ayuntamiento de Tolosa
18/12/2017 | Medio Ambiente

Pasaden larunbatean, abenduak 16, ospatuko zen Tolosako Energia Azokaren 3. edizioa Trianguloan. Goizeko 10:00etatik 14:00etara luzatu zen eta ohikoa den eran, gai ugariren bueltako stand eta informazio panelak izan ziren ikusgai: biomasa galdara, eguzki energia instalakuntza ezberdinak, aerotemia instalakuntza, temperatura baxuko berogailuak, LED argiteria, eraikuntzetarako aislamentu material eta bukera ezberdinak…

Usurbil eta Tolosako ikastetxeetako irakasle eta ikasleez gain stand esberdinetan, hainbat elkartetako adituk ere parte hartu zuten:

  • Gipuzkoako Arkitekto Eskolako Jasangarritasun Saileko kideek eraikuntzan aplikatutako energia eraginkortasun alorrarui buruz jardun zuten.

  • Argitu Programako arduraduna ere bertan izan zen argindar kontsumoaren murrizketa nola lortu azaltzeko era erraz batean.

  • Baita Goienerreko kideak, Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba, faktura elektrikoa ulertzeko azalpenak emanez.

Azokako bisita errazte aldera, bi ibilbide gidatu antolatu ziren. Horietako bat oso-osorik ikusgai ondoko bideoan, Jokin Aldazabal kazetariak gidatuta:

 

Tolosan pausu ugari 2017an

Patxi Amantegik nabarmendu du Tolosan hainbat aktuazio burutu direla azken urteotan, eta 2017koen berri emateko baliatu du unea: “azken urtean argiteria aldaketa gauzatu da hainbat gunetan, led sistema ezarriz, guztira 200.000 euroren bueltako aurrekontuarekin”. Honakoak izan dira guneak: Bidebieta auzoan eta Bizkaia kalean; Suhiltzaileen biribilgunean; Iparragirre-Izaskun auzoan; Olarrainen; Kondeaneko aldapan; eta Nafarroa etorbidean. “Bestalde, udal eraikinen eraginkortasuna bermatzeko, sektorizazio