Tolosako Udala, Landaola garaikurrarekin saritua, landa eremua garatzeko proiektuak sustatzeagatik

Ayuntamiento de Tolosa
02/02/2018 | Medio Ambiente

Landaola, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak Landaola Sariak banatu ditu lehenengo aldiz. Sariak lurraldean egindako landa eremua garatzeko proiektuei errekonozimendua egiteko asmoz sortu dira.

Lehenengo edizio honetan, erakunde ublikoen alorrean Tolosako Udalarentzako izan da garaikurra, Santa Santa Luziako hazitegia berriztatzeagaitik. Erakunde pribatuei dagokienez, Landaola Saria Hazitik kooperatibak jaso du Bizilore eskola eta Abaraxka gazte-aterpetxea abian jartzeagaitik. Patxi Amantegi alkateorde eta Ingurumen zinegotziak jaso du saria Tolosako Udalaren izenean.

Proiektuen sarien banaketarekin batera Landaolak urteetako ibilbidea saritu nahi izan du landa ingurunea garatzen aritu diren bi lagun, bata Antton Dorronsorok jaso du eta bestea German Muruamendiarazek.

Guztira 10 proiektu izan dira Landaola Sarietarako hautatuak:

  • Lurbizi. Oiartzungo Udala.

  • Gatz eguna eta azoka ekologikoa. Leintz-Gatzagako Udala

  • Burugorri eraikina. Itziarko Auzo-Udala

  • Bertatik bertara. Urola Garaiko Garapenerako Agentzia

  • Santa Lutziako Nekazaritza Hazitegia. Tolosako Udala

  • Azoka Plaza. Azpeitiko Udala

  • Baserritik zuzenean. Lurrarte

  • Baserritik lantokira. Elay enpresa

  • Gogoeta estrategikoa eta eraberritzea. Goierriko Nekazal Kooperatiba

  • Bizilore eskola eta Abaraxka gazte-aterpetxea. Hazitik Kooperatiba elkartea