Oria ibaiaren garbiketa larunbat honetan, martxoak 17

Ayuntamiento de Tolosa
13/03/2018 | Medio Ambiente

Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak Tolosako Ingurumen Zentroarekin lankidetzan, Oria Ibaiaren garbiketa gauzatuko du, ikastetxe eta elkarte desberdinekin elkarlanean.

Lehenengo hitzordua larunbat honetan izango da, martxoak 17. TAK arraun elkartea, Zumardi, eta Arrantzaleak inplikatu dira eta nahi duen oro bertaratu daiteke.

 

Eguna

Ordutegia

Taldeak

Garbitzeko eremua

Topagunea

Larunbata 17

11:00-13:00

TAK

Zumardi

Arrantzaleak

Herritar boluntarioak

Zerkausiko ontziralekutik Berazubiko zubiraino

11:00etan Zerkausiko ontziralekuan

 

Aldez aurretik, eskoletatik bai bestelako taldeetatik jasotako erantzuna eskertu nahi du Tolosako Udalak eta herritar oro animatu parte hartzera.