Gizarte bonuei buruzko kanpaina abiatu du Tolosaldea Garatzenek, gastu energetikoei aurre egiten laguntzeko

Ayuntamiento de Tolosa
11/01/2024 | Medio Ambiente
  • Familia zaurgarrienei zuzendutako kanpaina da eta helburua energia gastuei aurre egiteko bonu sozialaren berri ematea da.

 

Elektrizitateari eta gasari lotutako fakturek nabarmen egin dute gora azken urteetan eta horrek ondorioak ekarri dizkie kalteberak diren sektore eta pertsonei. 

Hori horrela, eta orain urtebete martxan jarri zen Tolosaldeko energia bulego digitalaren helburuekin bat eginez, Tolosaldea Garatzenek gizarte bonuei buruzko kanpaina abiatu du, gastuen energetikoei aurre egiten laguntzeko. Kanpaina familia zaurgarriei zuzenduta dago eta helburua da energia gastuei aurre egiteko bonu sozialaren berri ematea. 

Bonu elektrikoaren eta bonu termikoaren inguruko informazioa zabalduko du eskualdeko garapen agentziak. Horretarako, besteak beste, kartelak eta triptikoak banatuko ditu eskualdeko 28 herrietan, herritarrek informazio garrantzitsuena paperean eskura dezaten, eta, horrez gain, energia bulegoaren webgunean jarriko du eskura informazio guztia.

Edonola ere, euskarri horietan agertzen den informazioaren inguruko zalantzak dituzten herritarrek edo etxean energia aurrezteko, eraginkortasun handitzeko eta energia berriztagarrien alde egiteko bidean urratsak ematen jarraitu nahi duen orok energia bulegoaren webgunean dute informazio osagarria.