Iñauterietan ere, birziklatu, berrerabili eta zaborra gutxitzeko deia

Ayuntamiento de Tolosa
06/02/2018 | Medio Ambiente

Tolosako Udalak urte osoan garatzen duen hondakinen prebentzioarekin jarraituko du iñauterietan ere. Jai hauetan ere birziklatu, berrerabili eta zaborra gutxitu behar dugu. Aldi berean, herria garbi mantentzea guztion lana da. Alkateak iñauterien aurkezpen prentsaurrekoan garbiketa zerbitzuko langileek egiten duten lan "bikaina" errespetatzeko deia luzatu zuen. Honako bideoa sortu dugu, garbiketa-langileekin batera, kontzientziazioan sakontzeko: