URA agentziak, Udalaren eskakizunez, Zezen Plaza inguruan, ibaiko zuhaitz lehorrak kenduko ditu asteazkena eta ostirala artean

Ayuntamiento de Tolosa
18/12/2018 | Medio Ambiente
  • Arriskua suposatzen dute oinezkoentzat, adarrek ibaitik espaloira ateratzen baitira, eta baita ibaian kirola egiten dutenentzat ere.

  • Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu duenez, “ingurumen ikuspuntutik, zuhaitz lehor hauek kentzeak gaur egun dagoen landaretza haztea erraztuko du, eta eremu horretan sahatsak, ekosistema horri dagokion zuhaitza, garatzea ahalbidetuko du”.

Bihar hasita, asteazkena, abenduak 19, eta ostirala bitarte, abenduak 21, URA agentziak, Tolosako Udalaren eskakizunez, Zezen plaza inguruan, ibaiko zuhaitz lehorrak kenduko ditu. Arriskua suposatzen dute oinezkoentzat, adarrek ibaitik espaloira ateratzen baitira, eta baita ibaian kirola egiten dutenentzat ere. Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu duenez, “ingurumen ikuspuntutik, zuhaitz lehor hauek kentzeak gaur egun dagoen landaretza haztea erraztuko du, eta eremu horretan sahatsak, ekosistema horri dagokion zuhaitza, garatzea ahalbidetuko du”.