Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tokiko Planaren zirriborroa aurkeztuko die Udalak bihar tolosarrei

Ayuntamiento de Tolosa
28/09/2021 | Medio Ambiente
  • Tolosa herri jasangarriagoa bihurtzeko lanean jarraitzen du Udalak eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko plana garatzen ari da.

  • Bihar, irailak 29, planaren zirriborroa aurkeztuko zaie herritarrei 18:30etan Udal Pleno aretoan.


 

 

Tolosako Udalak lanean dihardu Tolosa herri jasangarriagoa bihurtzeko, eta legealdi honetan, tokikotasunetik energia eta klima trantsizioari erantzuteko hainbat egitasmo, ekintza eta proiektu abiarazi ditu, esaterako Mugikortasun Jasangarrirako Planean jasotako ekintzak ere gauzatzen ari da Udala, eguzki plakak ipini dira ferialekuan eta martxan da zero emisioko autobus elektriko bidezko Hiribus zerbitzua. Horien artean dago, baita ere, Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tokiko Plana.

 

Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tokiko Planaren zirriborroaren aurkezpen saioa

Gizakion ingurumen aztarna murriztuko duten politika publiko berdeak sustatzeko, Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tokiko Plana garatzen ari da Tolosako Udala, alor horretako egungo erronkei tokikotasunez erantzuteko helburuarekin. Plana oraindik amaitu gabe dago, baina bihar zirriborroa aurkeztuko zaie tolosarrei,18:30etan Udal Pleno aretoan.