NATolosa aldizkariaren bigarren alea argitaratu du Biodibertsitate Guneak

Ayuntamiento de Tolosa
28/09/2022 | Medio Ambiente
  • Tolosako Oria ibaian esangura eman duen txirritxo txikia, burruntziak eta biodibertsitatearekin lotutako beste hainbat gai jorratzen dira ale berrian.
  • Biodibertsitate Gunearen hurrengo saioa urriaren 5ean egingo da, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, arratsaldeko 18:00etan.

 

Tolosako Udalak lanean dihardu Biodibertsitatea lantzeko elkargune irekia sortu zuen Udalak iaz,

Lanketa horren gehigarri gisa, NATolosa aldizkari ale berezia argitaratu zuen Udalak maiatzean, eta izandako harrera ona ikusita, bigarren ale bat argitaratu berri du.

NATolosa aldizkariaren bigarren alean hizpide dira Tolosako Oria ibaian esangura eman duen txirritxo txikia, burruntziak etab. Horrez gain, biologian lizentziaduna den Ion Garini egindako elkarrizketa ere jasotzen du, eta baita datozen egunetan Tolosan ospatuko diren Amalur jardunaldien inguruko informazioa ere. NATolosa aldizkariaren ale berria hemen dago eskuragarri.

Horrez gain, Biodibertsitate Gunearen hurrengo saioa urriaren 5ean egingo da, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, arratsaldeko 18:00etan.

Asteklimaren hirugarren edizioa

Irailaren 23tik urriaren 2ra ospatzen da aurten Asteklima, Klima eta Energiaren astearen hirugarren edizioa eta Tolosako Udalak aurreko astean ospatu zen mugikortasun astearekin uztartutako ekintzak eraman ditu aurrera naturaren eta klimaren egoeraz kontzientzia hartzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko, hala nola, ikastetxeen karabana, Gurpilgunearen inaugurazioa, Bizibira Fest etab. Aste honetan, berriz, “klima aldaketaren jokoa” lantzen ari da Udala Tolosako hainbat ikastetxeetan, lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleekin.

Tolosa, udalerri jasangarrien sarean 

Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren baitako udalerri jasangarrien sareko kide da Tolosako Udala eta aurten 20. urteurrena ospatu berri du ekimenak. Tolosako Udalak Ihobe erakundea zoriondu nahi du hogei urtetan zehar udalsarearen bitartez egindako lanagatik eta adierazi du tokiko garapen jasangarriaren alde lanean jarraitzen duela eta jarraituko duela.