Biodibertsitate gunea

Tolosako Udalak hainbat lan lerro jarri ditu martxan ingurumenaren eta garapen jasangarriaren aldeko apustuan eta aldaketa klimatikoari tokikotasunetik erantzuteko. Horietako bat da Biodibertsitate Gunea. Biodibertsitatea lantzeko elkargune irekia sortu du Udalak, biosibertsitatearen kontserbazioan herritarren interesa eta partaidetza sustatzeko eta tolosarrei gai honi buruzko erreferentziazko espazio bat eskaintzeko. Biodibertsitate Guneak jarduera desberdinak eskaintzen ditu biodibertsitate-gaiei buruzko ezagutza zabaltzeko eta herritarren interesa sustatzeko, hala nola, irteerak, tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, etab.

NATolosa aldizkari berezia
Udalak gunearen irudi korporatiboa sortu du, egitasmoa sendotzeko eta Udala garatzen ari den beste proiektuen artean bereizgarria izan dadin. Irudia sortzearekin batera, maiatzaren 22an ospatzen den Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira, NATolosa izeneko aldizkari ale berezia argitaratu du Biodibertsitate Guneak

 

EranskinaTamaina
PDF icon NATolosa | 1. alea6.89 MB
PDF icon NATolosa | 2. alea5.91 MB
PDF icon NATolosa | 3. alea4.01 MB