Lore eta landare landaketa, Zuhaitzaren Egunaren harira

Ayuntamiento de Tolosa
19/04/2023 | Medio Ambiente
  • Herrikideko 5. Mailako 60 ikaste inguru elkartu dira et Goroldiko adituen laguntzarekin landare bizidunen eta urterokoen haziak landatu dituzte Belaten,  80 zuhaitzetako txorkoetan.
  • Landaketaren helburua da herriko biodibertsitatea areagotzea eta, bide batez, ikasleak zein herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzea.

 

Gaur, apirilak 19, Zuhaitzaren Eguna ospatu da eta horren harira, urtero legez, zuhaitz landaketa antolatu du Tolosako Udalak Ingurumen Zentroarekin elkarlanean eta herriko ikastetxeen laguntzarekin.

Horri jarraiki, aurtengo landaketa Herrikide ikastetxeko 5. mailako ikasleekin egin da. Guztira 60 lagun inguru elkartu dira, irakasleez lagunduta, eta Goroldiko adituen gidaritzapean, Belate auzoko 80 zuhaitzen txorkoetan landare bizidunen eta urteko landareen haziak landatu dituzte, ‘txorko biziak’ lortuz.

Izan ere, zuhaitzen txorkoak sarritan zaborrontzi modura edota zigarrokinak botatzeko erabiltzen dira eta landaketa honekin, biziz eta kolorez beteko dira eta zuhaitzentzako mesedegarriak diren intsektuak erakarriko dituzte. Gainera, lorategi txiki hauekin, ‘korridore berdeak’ sortzen dira, herriko biodibertsitatea areagotuz.

Era berean, landaketak helburu du herritarrak oro har eta ikasleak bereziki kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, gazteengan biodibertsitatearen aldeko ekintzat sustatuz eta zuhaiz, baso eta berdeguneekiko heziketa eta sentsibilizazioa bultzatuz. Landaketak, gainera, bat egiten du ikastetxeetan lantzen den Eskola Agenda 2030 ingurumen hezkuntza programarekin.