TIZ

Zuloaga Txiki Ingurumen eskola-ren izenpean 1994. urtean ireki ziren egungo TIZ -Tolosako Ingurumen Zentroa-aren ateak, tolosar guztiei bereziki eta baita eskualdeko bizilagunei zuzendutako ekintza anitz eta ugari asmatu, garatu eta praktikan  jartzeko asmotan. Beti globalki pentsatuz eta jasangarritasunaren ildotik.

TIZaren helburuak hauek dira:

  • Ingurumenaren alde lana egitea, sentsibilizatuz eta herritarrak modu aktiboan parte hartzera konbidatuz.
  • Ingurumen gaiak kaleratu eta herritarrei iritzi kritikoa izateko erremintak eskaini.
  • Eskola komunitatearekin jasangarritasunaren alde eskutik joatea elkarlanean.
  • Ingurumen arloan erreferente izatea eskualde maila.

Gure eguneroko lanak herria justuago, parte-hartzaileago eta ekologikoagoa bilakatzera bideratzen dira.

Sentsibilizazio kanpainak

TIZ-eko egutegian Tolosako Udalaren Ingurumen Departamentuarekin elkarlanean burutzen dituen kontzientziazio eta sentsibilizazio ekimenenak  finkatuta ditugu. Gehienak   nazioarteko egunak edo aste zehatzekin batera garatzen dira.
Eskola komunitatea kanpaina hauen hartzaile nagusia bada ere herritar guztiei zuzendutako atala garrantzitsua da. Ingurumena eta jasangarritasunarekiko  heziketa, sentsibilizazioa eta partaidetza sustatzea da helburu nagusia.

  • Zuhaitz Eguna : otsaila /martxoa
  • Uraren Mundu- mailako Eguna : martxoak 22
  • Planetaren ordua: martxoaren azken larunbata
  • Aste Berdea eta Nazio Arteko Ingurumen Eguna : ekainak 5
  • Mugikortasun Iraunkorraren Astea/Nire kotxerik Gabeko eguna: irailak 22
  • Hondakinak Prebenitzeko Astea: azaroa
  • Gabonetako Apaingarri jasangarriak : gabonak
  • ...

Agenda escolar 2030

La Agenda 21 hacía referencia al siglo XXI y al acuerdo de Naciones Unidas de 1992 para promover la sostenibilidad económica y social del medio ambiente celebrado en Río de Janeiro. A través del proyecto Agenda 21 Escolar la comunidad educativa ha tenido la oportunidad de contribuir en el desarrollo sostenible de sus municipios, permitiendo a los alumnos y alumnas participar democráticamente en las decisiones.

Beste ekintzak eta proiektuak 

Urtean zehar badaude beharren arabera sortzen diren beste proiektuak eta/edo udal departamentu desberdinekin sortzen diren elkarlanak. Hauetan TIZetik sentsibilizazio eta dinamizazio ataletan parte hartzen dugu:

  • Programa hezigarriak: Irakasleen lanaren osagarri pedagogiko gisa pentsatua, heziketa-mailaren araberako hezkuntza eskaintza osatua
  • Elosegi Parkearen bisita gidatuak
  • Energia jardunaldiak 
  • Erakusketak
  • Elkarlanak  beste erakundeekin proiektu desberdinetan: Naturaldia, TOPIC, Tolosaldea Garatzen, Tolomendi-Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkartea edo EJ-ko CEIDA-Ingurugelarekin ... adibidez

Harremanetarako

688727983

tolosakoingurumenzentroa@gmail.com

Anima zaitez zure iritziak, kezkak, zalantzak edo ingurumena hobetzeko ideiak bidaltzen.