TIZ

Hitzordua
Informazio gehiago

1994. urtean ireki ziren egungo TIZ -Tolosako Ingurumen Zentroaren ateak Zuloaga Txiki Ingurumen eskolaren izenpean, tolosar guztiei, bereziki, eta eskualdeko bizilagunei zuzendutako ekintza anitz eta ugari asmatu, garatu eta praktikan jartzeko asmotan. Beti globalki pentsatuz eta jasangarritasunaren ildotik.

TIZaren helburuak hauexek dira:

  • Ingurumenaren alde lan egitea, sentsibilizatuz eta herritarrak modu aktiboan parte hartzera gonbidatuz.
  • Ingurumen gaiak kaleratu eta herritarrei iritzi kritikoa izateko erremintak eskaintzea.
  • Eskola-komunitatearekin jasangarritasunaren alde eskutik joatea elkarlanean.
  • Ingurumen arloan erreferente izatea eskualdean.

Gure eguneroko lanak bideratzen dira herria justuago, parte-hartzaileago eta ekologikoago bilakatzera.

Sentsibilizazio-kanpainak

TIZeko egutegian finkatuta ditugu Tolosako Udaleko Ingurumen Departamentuarekin elkarlanean egiten ditugun kontzientziazio- eta sentsibilizazio- ekimenak. Gehienak nazioarteko egunekin edo aste zehatzekin batera garatzen dira.
Eskola-komunitatea kanpaina hauen hartzaile nagusia bada ere, herritar guztiei zuzendutako atala garrantzitsua da. Helburu nagusia da ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko heziketa, sentsibilizazioa eta partaidetza sustatzea.

  • Zuhaitz Eguna : otsaila /martxoa
  • Uraren Mundu mailako Eguna : martxoak 22
  • Planetaren ordua: martxoaren azken larunbata
  • Aste Berdea eta Nazio Arteko Ingurumen Eguna: ekainak 5
  • Mugikortasun Iraunkorraren Astea/Nire kotxerik Gabeko eguna: irailak 22
  • Hondakinak Prebenitzeko Astea: azaroa
  • Gabonetako Apaingarri jasangarriak: Gabonetan
  • ...

Eskolako Agenda 2030

Eskolako Agenda 21 proiektuari esker, eskola-komunitateak udalerrien garapen jasangarrian parte hartu ahal izan du, horrela, ikasleek demokratikoki herriko erabakietan parte hartzeko aukera izan dute. Agenda 21ek XXI. mendeari egiten zion erreferentzia, bai eta Nazio Batuen Erakundeak 1992an Rio de Janeiron ingurumenaren iraunkortasun ekonomikoa eta soziala sustatzeko hartutako akordioari ere.
Hezkuntza-programa honek mundu-mailan eta toki-mailan sortutako eszenatoki berrietara egokitzeko 2020-2021 ikasturtean Eskola Agenda 2030ra egin zuen aldaketa.

 

Bestelako ekintzak eta proiektuak 

Urtean zehar badaude beharren arabera sortzen diren bestelako proiektuak eta/edo udal departamentu desberdinekin sortzen diren elkarlanak. Horrelakoetan, sentsibilizazio- eta dinamizazio-ataletan parte hartzen du TIZek:

  • Programa hezigarriak: irakasleen lanaren osagarri pedagogiko gisa pentsatua, tailer eta bisita gidatuen bidez lantzen da heziketa-mailaren araberako hezkuntza eskaintza.
  • Elosegi Parkearen bisita gidatuak
  • Energia jardunaldiak 
  • Erakusketak
  • Elkarlanak  beste erakundeekin proiektu desberdinetan: Naturaldia, TOPIC, Tolosaldea Garatzen, Tolomendi-Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkartea edo EJ-ko CEIDA-Ingurugelarekin ... adibidez

Harremanetarako

688727983

tolosakoingurumenzentroa@gmail.com

Anima zaitez zure iritziak, kezkak, zalantzak edo ingurumena hobetzeko ideiak bidaltzen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA