Erreprografia

Cita previa
Más información

Liburutegian hainbat tresna dituzu kopiak egiteko: fotokopiagailuak, inprimagailuak eta eskanerrak eta USB memoriak.

Liburutegiko funtsa erreproduzitzeko erabil ditzakezu, baina soilik 1915. urteaz geroztiko agiriak kopiatu ahalko dituzu, betiere Jabetza Intelektualaren Legeak ez baditu babesten eta kontserbazio egoerak hala uzten badu.

Helduen liburutegian, kopia bakoitza 10 zentimo kobratzen da eta haurrenean, doakoa da, baina soilik eskolako lanetarako informazioa fotokopiatu daiteke eta guztira, 10 orri.

Liburutegiak hitzarmen bat sinatu du CEDROrekin (Centro Español de Derechos Reprográficos), Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako obrak fotokopien bidez erreproduzitu ahal izateko. Lizentziak aukera ematen du argitalpenaren % 20, gehienez, erreproduzitzeko.

Zure ardura da zerbitzua zuzen erabiltzea eta jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen legedia errespetatzea.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA