Hedapenak

Cita previa
Más información

Liburutegiaren hedapenak, izenak iradokitzen duen bezala, liburutegiaren luzapen modukoak dira, alegia, liburutegitik bertatik kanpo eskaintzen ditugun zerbitzuak. Helburua da bermatzea tolosarrek —distantziak distantzia— sarbidea izango dutela liburutegiko funtsera eta irakurketara. Hiru dira oraingoz eskaintzen ditugun kanpo-zerbitzuak:

Udako liburutegia: Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera —ekainetik irailera bitarte— etortzen zareten ume, gazte eta helduoi zuzendutako zerbitzua.

Aldaba liburutegia: txoko iraunkor bat sortu genuen bilduma propioarekin, WI-FI konexioa, ordenagailuak erabiltzeko aukera eta Euskadiko Irakurketa Publikoko baliabide guztiak eskuratzeko aukera, arrazoi geografikoengatik gure zerbitzuak erabiltzeko zailtasunak dituzuenok irakurgaiak eta informazioa eskuratzeko aukera bera izan dezazuen.

Liburutegiak ez du langile eta ordutegi finkorik. Erabiltzaileek eta liburutegiak adostutako protokoloen arabera kudeatu eta erabiltzen da.

Osasun-zentroko pediatrian bi liburu-txoko: liburuz betetako bi gurditxo, tarte goxoa pasa dezazun kalitatezko liburuen aurrean.

Osasun-zentroa

Tolosarrak nora, liburuak hara: liburutegian pentsatzen dugu irakurtzeko ohiturak jendearen ingurune naturalean bultzatu behar direla: trenean, osasun-zentroko itxaronaldietan, jolas parketan, kafetegietan... Hori dela eta, irakurzaletasuna sustatzeko liburutegiarekin kolaboratzeko interesa azal dezakezuen edozein erakundeoi liburu-txokoak izeneko zerbitzua eskaintzen dizuegu.

Txokoak oso lagungarriak dira, irakurketa ohiturak sustatzeaz gain, udal liburutegia herritarrei ezagutarazteko.

Noizbehinka behin-behineko txokoren bat sortu badugu ere, gaur egun bi liburu-txoko finko ditugu. Osasun-zentroko pediatrian kokatuta daude eta umeei eta gurasoei zuzenduta daude, biek parteka dezaten tarte goxo bat kalitatezko liburuen aurrean, pediatraren zain dauden bitartean.

Bilduma adinaren arabera sailkatuta dago: 0-14 urte bitartekoentzako liburuak eta gurasoentzako hainbat aldizkari. Aukeraketak herriko kultura aniztasuna kontuan hartzen du, euskarazko eta gaztelaniazko liburuez gain, txokoetan bai baitaude herrian ezagun diren hainbat hizkuntzatan idatzitako liburuak ere.

Bestalde, ipuinaren eragin terapeutikoa aprobetxatuz eta jatorri psikologikoa duten haur-gaixotasunei irtenbidea eman nahian, pediatriako erizainek  gurasoekin harremanetan jartzen gaituzte eta haurren liburutegian ipuinak errezetatzen dizkiegu euren kezkak osatu edo sendatzeko: txupetea, beldurra, pixa-oihalak, gernu-ihesa, kaka-ihesa edo enkopresia, txertoak, heriotza, gaixotasuna, loa, zeloak, dibortzioaren ondorioak, anaia-arreba berrien eragina, adopzioa...

Osasun-zentroko arrakasta ikusita, liburutegian prest gaude proiektua zabaltzeko herriko beste gune batzuetara eta beste erabiltzaile mota batzuengana.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA