Internet eta Ofimatika

Liburutegian, bai helduenean, bai haurrenean, ordenagailuak eta WI-FI konexioa eskaintzen ditugu honako erabilera hauetarako:

  • Interneten nabigatzeko.
  • Kontsultak egiteko, jolasteko, informazioa bilatzeko, denbora pasatzeko.
  • Ofimatikako lanak egiteko edo eskolako lanak ordenagailuz egiteko.
  • Liburutegiko CD-ROMak kontsultatzeko.
  • eLiburutegitik liburuak maileguan hartzeko.
  • Erabiltzaileentzako prestakuntza-saioak emateko. Liburutegiak ikastaro bat antolatzen duenean, ez dago zerbitzurik.

Zerbitzua erabili nahi baduzu, honako arautegiak errespetatu behar dituzu:

Helduen liburutegiko arautegia

  • Mikroteka zerbitzua 16 urtetik gorakoentzat da.
  • Ezinbestekoa da norberaren liburutegiko txartela.
  • Ordenagailua erabiltzeko eskaera momentuan egingo da, erakusmahaian.
  • Ordenagailu bakoitzean soilik pertsona bat egon daiteke.
  • Entzungailuak eskura izango dira.
  • Erabileraren gehienezko denbora 60 minutukoa da.
  • Denbora hau igarota, ekipoa automatikoki itzaliko da eta bertan dauden datu guztiak ezabatu egingo dira, berreskuratzeko aukerarik gabe.
  • Denbora beste 60 minutuz luza daiteke, ordenagailuren bat libre egonez gero.
  • Egunean gehienez ere 4 aldiz erabili daiteke zerbitzua, bi txanda goizez eta bi arratsaldez.
  • Ordenagailuetan egindako lanak kanpo-gailu batean (USB) gorde daitezke.
  • Jabetza Intelektualari dagokion legedia errespetatu behar da eta Internet era egokian erabili. Liburutegia ez da erabileraren edo berreskuratutako informazioaren erantzule izango. Debekatuta dago Internetetik musika, pelikulak eta abar deskargatzea. Era berean, debekatuta dago pornografia ikustea edo deskargatzea.
  • Liburutegiko langileek ez dute laguntza teknikorik emango.
  • Zerbitzua era desegokian erabiltzeak liburutegitik kanporatzea ekarriko du.

Haurren liburutegiko arautegia

  • 7-16 urte bitartekoentzat da.
  • Gurasoen baimena: liburutegian emango dizugun inprimakia beteta ekarri. Ez ahaztu gurasoen sinadura!
  • Ordenagailua erabili nahi duzun bakoitzean, erakutsi liburutegiko txartela eta hartu txanda.
  • Interneten aritzeko, gehienez 30 minutu. Lanak ordenagailuan egiteko, gehienez ordu eta erdi.
  • 10 folio inprimatu ditzakezu, beti ere eskolako lan baterako bada. Zerbitzu hau doakoa da.
  • USB memoria batzuk eskaintzen dizkizugu, lanak gorde ditzazun bukatu arte.
  • Jabetza Intelektualari dagokion legedia errespetatu behar da eta Internet era egokian erabili. Debekatuta dago Internetetik musika, pelikulak eta abar deskargatzea. Era berean, debekatuta dago pornografia edo bestelako orri desegokiak ikustea edo deskargatzea.
  • Ez erabili ordenagailua lagunekin txateatzeko.
  • Gurasoei Interneten nabigatzeko baimena eskatu eta gonbidatu itzazu zurekin nabigatzera.
  • Kontuz zure datu pertsonalekin, ez eman inori!

Guraso, inprimakia bete baino lehen, irakurri hurrengo hau:

Haurrek zein helduek eskubide bera dute liburutegiek eskaintzen dituzten informazio eta zerbitzuak, baita Internet ere, eskuratzeko. Haurrak Interneten nabigatzen ari direnean, etorkizunean baliatu beharko dituzten trebetasunak hartzen ari dira. Ziberespazioko esploratzaile bihurtzen dira. Espazio horretan ideiak partekatzen dituzte eta informazio- zein aisialdi-modu berriak aurkitzen dituzte. Baina arriskuak ere badituzte:

  • Talderen batean sartzea, edo haurrentzat arriskutsuak izan daitezkeen produktu arriskutsuak erostea.
  • Ziberabusatzaileen (askotan beste haur batzuk) zelata, zapalketa, erasoa jasatea.
  • Formularioak betetzean eta Interneteko lehiaketetan parte hartzean, beren datu garrantzitsuak eta pribatuak ematea.
  • Internet bidez gauzak erosi edo saltzean, iruzurren biktima izatea; eta zure datu finantzarioak beste batzuei ematea (kreditu txartelaren gakoa).
  • Ziberarrapariek erakartzea, eurekin aurrez aurre egoteko asmoarekin.
  • Liburutegia ez da kontsultatutako materialen erantzule. Zuk bakarrik kontrola dezakezu Interneten erabilera. Liburutegira zure semearekin edo alabarekin etortzen bazara, bilaketak egiten laguntzeaz gainera, Interneten erabilera zaindu dezakezu. Zure semea edo alaba hezten ariko zara, tresna hau behar bezala erabil dezaten.
  • Liburutegiak ez du irakasten nola erabili Internet edo nola erabili programa informatikoak. Liburutegiak oinarrizko laguntza besterik ez du ematen.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu liburutegian gurasoentzako txokoan ditugun hainbat argitalpen.