2023ko TXOTX irekiera Tolosako sagardotegietan

Cita previa
Más información



Urtarrilaren 14an abiatuko da sagardotegi denboraldia Tolosan


Garai kuttuna dator bisitari nahiz euskaldunontzat. Euskal nortasunaren parte den eta urtetik urtera bizirik jarraitzen duen tradizio hori bueltan da: txotx garaia.  

Bete dira dagoeneko sagardotegietako kupelak aurtengo sagardoz, eta kuadrillak irrikaz daude TXOOOOOTX oihua entzutearekin batera sagardo berria dastatzeko. 

Hain errotua dagoen tradizio hau XI. mendekoa da: baina jatorriz jendeak etxetik eramaten zuen janaria sagardotegietara. Gaur egun, ordea, sagardotegiko menua esperientziaren barruan sartzen da, beti ere familian edo kuadrillan ondo pasatzeko une berezi horiek mantenduz.

Zein da sagardotegi bateko menua, eta zergatik menu hori?

Aurretik aipatu dugun bezala, garai batean menua etxetik ematen zen sagardotegietara. Gaur egun, menu tradizionala aurki dezakegu sagardotegi gehienetan. Baina bada menu tradizional honi plater berriak sartzen dizkion sagardotegirik ere.

Bakailao tortilla, bakailao frijitua edo pil-pilean, txuleta, intxaurrak eta gazta irasagarrarekin. Horixe da sagardotegietako betiko menua. 

Menu honen jatorria garai bateko arrantzaleen jardunean dago. Balea eta bakailaoa arrantzazera zihoazen denboraldi luzeetan beste edaririk ez zegoenez,  itsasontziek sagardoz betetako kupelak eramaten zituzten itsasoko ordu luzeei eta hotzari aurre egiteko. Han sortu zen, hain zuzen ere, sagardoaren eta bakailaoaren arteko fusio hori, gaur egun tortilla gisa iritsi dena. Baina ez zen urte batzuk beranduago arte sagardotegiko errezeta tradizional gisa finkatu.

Betiko menuak arrakastatsuenak izan arren, geroz eta sagardotegi gehiagok euren menuetan berrikuntzak txertatzen dituzte, edonoren gustuetara egokitzeko. Izan ere, sagardotegira joateko helburu nagusia, sagardo ezberdinak dastatzea eta giroaz gozatzea da.


Kupelen artean ere bada ezberdintasunik

Kupela bakoitzak sagardo mota bat izaten du normalean. Ziur aski ohikoenak zurezkoak dira. Gaur egun kontserbazio eta kalitate kontuengatik, altzairu herdoilgaitzarekin egindako kupelak gehiago erabiltzen dira. 

Sagardoa kupelak duen zulotxotik, ziritik hain zuzen, lurreraino ateratzen da, eta ahalik eta distantzia handienean eta lurretik ahalik eta hurbilen biltzen da edalontzian, aparra sortu eta ‘puskatu’ dadin. 

Sagardotegira lehen aldiz bazoaz, gogoratu, edalontzia trago batez edango duzun kantitate horrekin bete behar duzula bakarrik. Esaerak dioen moduan, gutxi ta maiz.




Zergatik hasten da sagardo denboraldia urtarrilean?

Sagardoa ekoizteko sagarrak irailean eta azaroan biltzen dira. Fruta jaso ondoren, urte-hasiera arte uzten da hartzitzen, sagardo-denboraldia hasi arte.


Zeintzuk dira Tolosako sagardotegiak?

Gipuzkoa osoan sagardotegi ugari aurkituko dituzun arren, Tolosan tradizio luzeko bi sagardotegiz gozatu ahal izango duzu. Eguzkitza sagardotegia Usabal auzoan eta Isastegi sagardotegia, Aldabatxiki auzoan. Bi sagardotegiek giro guztiz autentikoa dute, eta sagardozaleen artean ondo baloratutako sagardoa ekoizten dute.


Tolosako sagardotegien ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 20:00 - 22:30
Ostiral eta larunbatetan: 13:00 - 15:00 / 20:00 - 22:30

Isastegi sagardotegian erreserbak egiteko, deitu telefono zenbaki hontara 943652964 edo webgunearen bitartez.
Eguzkitza sagardotegian erreserba egiteko: 943 67 26 13


TXOOOOTX!! Kupeletan elkar ikusiko dugu!

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA