Liburutegian adin guztietako jendearentzako eta euskarri guztietako baliabideak dituzu eskura: liburuak, aldizkariak, egunkariak, DVDak, CDak, ordenagailuko fitxategiak, audioliburuak, liburu elektronikoak, Bularretik Mintzora liburu-maletak eta, ikusmen urritasuna edo irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat, tamaina handiko letra duten liburuak eta “Irakurketa erraza”.
Bestalde, baliabideen hizkuntzei dagokienez, hainbat hizkuntzatan irakurtzeko aukera eskaintzen dizugu: ingelesez, frantsesez, portugesez, katalanez, arabieraz, errumanieraz, ukranieraz, urduz, errusieraz, txineraz, alemanez, italieraz...
Mailegu-zerbitzua erabiltzeko, hau da, gure materialak bolada baterako etxera eramateko, ezinbestekoa da liburutegiko txartela erakustea eta zigorrik ez izatea. Bestalde, mailegatutako dokumentuak hartu dituzun liburutegira itzuli behar dituzu.
Zenbat dokumentu?
Hona hemen, eskaera bakar batean zenbat dokumentu eraman daitezkeen:
Dokumentu mota
|
Kopurua
|
Epea
|
Epea luzatzeko aukera
|
Liburuak
|
6*
|
21 egun
|
21 egun
|
Aldizkariak
|
6*
|
7 egun
|
7 egun
|
DVDak
|
6*
|
7 egun
|
7 egun
|
CDak
|
6*
|
7 egun
|
7 egun
|
CD-ROMak
|
6*
|
7 egun
|
7 egun
|
eReaderrak
|
1
|
21 egun
|
Ez
|
BM motxilak
|
1
|
21 egun
|
Ez
|
* Helduentzako 3 eta haurrentzako beste 3.
Horrez gain, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) gainerako liburutegietatik dokumentu gehiago hartu ditzakezu. Halere, kontuan izan dokumenturen bat epez kanpo ekarriz gero, zigorra izango duzula, hau da, aldi batean ez duzula txartela erabiltzerik izango: egun bat mailegu eta egun bakoitzeko. Postaz jakinaraziko dizkizugu atzerapenak.
Era berean, dokumenturen bat galtzen baduzu, hilabeteko epean erosi behar duzu. Dena den, hobe duzu liburuzainarekin hitz egitea erosi aurretik.
Epea luzatzeko
Epea bukatu baino 5 egun lehenagotik luza dezakezu liburua itzultzeko epea eta 3 egun lehenagotik bestelako materialak. Hasieran utzitako denbora-tarte bera luzatzen da. Eskaera egin dezakezu liburutegian bertan, telefonoz edo Interneten bidez, katalogoa erabiliz.
Behin berritu dezakezu mailegua, betiere, epearen barruan eta beste inork ez baditu dokumentuak erreserbatu.
Hauek ere egin ditzakezu
Erreserbak: maileguan hartuta dauden dokumentuak erreserba ditzakezu (liburutegian bertan, telefonoz edo katalogoaren bidez); bi, aldi berean.
Mailegu-eskaerak: maileguan hartuta ez dauden dokumentuak katalogoaren bidez eskatu ditzakezu eta liburutegian gordeko dizkizugu astebete; bi, aldi berean.
Erakunde erabiltzailea
Erakundeok (ikastetxeok, udaleko departamentuok, herriko edo auzoko elkarteok…) 60 dokumentu 90 egunez eraman ditzakezue: 40 liburu eta 20 bestelako material. Baina gure liburutegiko sukurtsaletan bakarrik. Sareko beste liburutegietan dokumenturik atera nahi baduzue, liburutegian bertan galdetu behar duzue ea erakundeentzako mailegua eskaintzen duten.
Bestalde, ezin izango duzue maileguen epea luzatu, dokumenturik erreserbatu edo maileguan eskatu; ezta katalogoaren bidez eragiketarik egin ere.
Liburutegien arteko mailegua (LAM)
Nahi duzun dokumentua ez badugu, bi aukera dituzu: iradokizun bat egin, alegia, proposamen bat egin, materiala eskura dezagun —liburutegietako erakusmahaietan edo katalogoaren bidez— edo beste liburutegi batetik ekar dezagula eskatu LAMen bidez.
LAM zerbitzuaren bitartez, liburutegian ez dauden dokumentuak eskura daitezke, eta, era berean, gure funtsa eskaintzen diegu beste liburutegietako bazkideei.
Derrigorrezkoa da gure sukurtsaletara bertaratzea horrelako eskariak egiteko eta, salbuespenak salbuespen, gure sarean (EIPS) liburuak bakarrik eska ditzakezu, gehienez, 2. Halere, erakunde erabiltzaileek 40 liburu eta 20 bestelako material eskatzea izango dute.
EIPSrekin ez ezik, beste erakunde eta sare batzuekin ere kolaboratzen dugu elkarren funtsa trukatzeko, besteak beste, honakoekin: KM, BNE, REBIUN sarea, Biblioteca de Palafrugell…
Biblioteca de Palafrugelleko dokumentuak izan ezik, aipatutako beste erakundeetako dokumentuak ezin dira etxera eraman, alegia, liburutegian bertan kontsultatu behar dira.
LAM zerbitzua doakoa da erabiltzailearentzat, liburutegiak bere gain hartzen dituelako kostu guztiak. Hortaz, eskertuko genizuke zerbitzua taxuz erabiltzea eta kasuan kasuko arautegia errespetatzea. Eskertuko genizuke, era berean, dokumentuak eskatzeko garaian, ahal den neurrian, lehenengo gure sarera (EIPS) jotzea, biderik errazena eta merkeena baita.
Postontzia
Haurren liburutegian badugu 24 orduko postontzi bat itzultzekoa uzteko.