Antenak

TOLOSAKO GAZTE INFORMAZIO GUNEAK GESTIONATZEKO BEKA DEIALDIA

1.    SARRERA

Gazte Informazioa Tolosako Udaleko Gazteria Zerbitzuaren programa estrukturaletako bat da.

Gazte Informazioa gazteen erabateko integrazioa eta bizi-proiektu propio eta autonomoa garatzeko laguntzen duen ezinbesteko baliabide bat da. Gazte Informazioa gazteen bizitzaren zikloaren une jakin batean erabakiak hartzen lagundu behar duen baliabide bat da. Gazte Informazio Zerbitzuen egitekoa da, beraz, informazioaren arlotik, aukera berdintasuna bermatzea, gazte guzti-guztientzat.

Gazte informazioaren lanak gazteei beraien nahiak lortzen lagundu ez ezik gizartean era aktiboan parte hartzen ere lagundu behar die. Informazioa ematerakoan gazteen aukerak zabaldu eta autonomia zein gaitasuna handitzen lagundu behar zaie.

Gazte Informazio Zerbitzua (GIZ)

Gazteei zuzendutako Udal Zerbitzu bat da. Bertan honako gaiei buruzko informazioa bildu eta zabaltzen da:

  • Lana: lan eskaintza publiko eta pribatuak, oposizioak, autoenplegua, lana atzerrian, Langairen eskaintzak...
  • Lanerako prestakuntza: ikasketei buruzko informazioa, bekak, graduondokoak, hizkuntza eta Europako programak.
  • Gizarte bizitza: elkartegintza, Administrazioaren zerbitzuak, osasuna, sexualitatea, drogomenpekotasuna, prebentzioa eta etxebizitza.
  • Aisia: aisi hezitzailea, kultur ekintzak, kirola, boluntariotza, ikastaroak, tailerrak eta lehiaketak.
  • Bidaiak: bidaien prezioak, gidak, karnetak, ostatua, kanpamenduak, txangoak...
  • Beste batzuk:, elkartrukerako poltsa, prentsa, dokumentazioa diru-laguntzak eta iragarkiak.

Zerbitzu hau Tolosako Kultur etxean kokaturik dago (Trianguloa, 1) eta udaleko web orri  eta sare sozialetan. (facebook eta twiter)

Gazte Informazio Guneak (GIG)

Gipuzkoako Lurralde Zentruko datuen arabera, GIZra hurbiltzen den erabiltzailea bataz beste 22 urtetik 26 urtera bitarteko gazte bat da.  Honen aurrean argi dago informazioaren deszentralizazio estrategiak abian jarri behar direla, hain zuzen ere, GIZra hurbiltzen ez diren gazteengana informazioa helarazteko. Hau dela eta, gazteak dauden eta sarri mugitu ohi diren tokietara eraman behar da informazioa.

Honetarako, Udal Gazteria Zerbitzuak hainbat Gazte Informazio Gune (GIG) jarri ditu Tolosako hainbat tokitan.

Honako tokietan jartzea aurre ikusten da:

  • Usabal kiroldegian
  • Aranburu Jauregian
  • Laskorain ikastolan 2
  • Orixe institutoan BHI.
  • Hirukide - Eskolapioetan
  • Lanbide Heziketa zentruan
  • Peñaskal fundazioa
  • Gazte Topagunean

GIG hauek 3,00 m x 1,00 m neurriko panel baten bidez aurkezten dira. Ohol honek gaika antolatutako informazioa erakusten du. Honako gaiei buruz: lehiaketak, enplegua, aisialdia, ikastaroak, bekak-laguntzak eta gazteentzako iragarkiak.

2.    BEKEN HELBURUAK

Gazte informazioaren dinamizazio estrategien barruan, gazteek informazioaren zabalkundean parte hartu behar dute. Honegatik gazteengandik hurbil dauden GIGen gestioa gazteen euren esku uztea bereziki interesgarria da informazioaren zabalkundeari begira. Beraz, beken sistemaren bidez bi helburu lortu nahi dira: batetik, helburu nagusia hezitzailea da, eta, bestetik, bigarren mailako helburua eraginkortasun helburua da.

  • Helburu hezitzailea: beken sistemak helburu hezitzailea du honakoagatik:
  • Gazteak informazioa erabiltzen trebatzea bilatzen duelako.
  • Gazte informazioa zabaltzeko beharrezko gizarte abileziak garatzea bilatzen duelako.
  • Gazteak ardurak hartzea bilatzen duelako.
  • Gazteen parte hartze aktiboa bilatzen duelako.
  • Informazioaren  bitartez arrisku jarreren prebentzioa bilatzen duelako.
  • Eraginkortasun helburua: Gazte intereseko informazioa beken bitartez gazteek euren artean zabaltzen dutenean askoz errazagoa da informazio hau horretan interesa duenarengana iristea.
  • Beka hauek banatzeko orduan parekidetasuna kontutan hartuko da.

Horregatik Udal Gazteria Zerbitzuak Zortzi BEKA emango ditu honako GIG hauek kudeatzeko:

  • Laskorain ikastolan
  • Orixe institutoan BHI.
  • Peñaskal fundazioan
  • Hirukide eskolapioetan
  • Lanbide Heziketa zentruan
  • Usabal Kiroldegian
  • Aranburu Jauregian kokaturik dagoen liburutegian
  • Gazte Topagunean

3.    DEIALDIAN AURKEZTEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Gutxienez, 14 urte beteak izatea beka eman zaion urteko abenduaren 31 baino lehen.
  • Ikastetxean matrikulaturik egotea beka eman zaion ikasturtean.
  • Eskatzailea adinez txikia bada bere ordezkari legalaren baimena beharko du.(II. Eranskina)

4.    BEKADUNAREN FUNTZIOAK

  • Aurreko ataletan jaso denez, helburu hezitzaileaz gain, beka honen helburua ikastetxeetako Gazte Informazio Guneak 2016-2017 ikasturtean zehar gestionatzea da. Hona hemen bekadunaren egitekoak:
  • Gazte bakoitzak, Tolosako Udalak sortu duen plataforma digitala ezagutu eta jorratu behako du eta bertan dauden 3 informazio iturrietatik interesgarrien iruditzen zaion informazioa atera beharko du.
  • Astean behin Kultur Etxean kokatuta dagoen Gazte Informazio zerbitzura joan, daiteke gazteak berak sortutako informazioa jasotzera eta ikastetxera eramatea. Informazioa jasotzeko eguna denon artean adostuko dugu. 3 alditan informazioa  jaso gabe justifikaziorik gabe geratuz gero bekaren %50a besterik ez da jasoko eta 5 alditan izanez gero, bekadunak, eskubide guztiak galduko ditu.
  • Bulegoko arduradunak emandako informazioa ez ezik, bekadunak (GIG bateko arduraduna den aldetik) bere ikastetxeko gazteentzat egoki eta interesgarri deritzon informazioa edota zuzenean eskatu dioten informazioa jasotzea. Horretarako gazte informatzailearen laguntza izango du.
  • Gazte Informazio zerbitzuko plataforman jasotako informazio guztia astero ordenatu behar da, informazioa uneoro ikastetxeko gazteei helarazteko. Era berean, dataz pasatutako informazioa kendu egin behar da.
  • Aukeratutako informazioa dinamizatzea, hau da, bekadunaren ahalmenaren arabera, jarritako informazioari buruzko galderak eta eskaerak erraztea eta argitzea.
  • Gazte Informazio Bulegoko arduradunari ikastetxeko gazteen premia eta interes guztiak jakinaraztea (ikastetxeko informazioa ekarriz), Gazteria Zerbitzuak interesatzen zaizkien ekintzak antolatu ahal ditzan.
  • Ikastetxeko gazteen aurrean bere burua aurkeztea, eta panela eta funtzionatzeko modua aurkeztea.
  • Elkarren arteko komunikaziorako bide berriak erabiliko dira: webgune berezia, helbide elektronikoa, whatsapp-a...
  • Behin bekadun guztiak hautatuz gero, saio batean, beren lanean laguntzeko, honako gaien inguruko informazioa jasoko dute:

Tolosako Udaleko Gazteria Zerbitzuaren programak
Panelak gestionatzeko argibideak

Era berean, bekadunen taldea ikasturtean zehar Gazteria Zerbitzuarekin bi aldiz bildu beharko da lanaren nondik norakoak baloratu ahal izateko.

5.    AURKEZTEKO MODU, TOKI ETA EPEAK

Beka bakoitzean BAKARKA ala BIKOTEKA aurkeztu ahal izango da. Binaka aurkeztekotan, bi bekadunek betebehar berdinak izango dituzte bekari begira, eta euren artean adostuko dute lanaren banaketa. Kasu honetan, bekaren zenbatekoaren erdia ordainduko zaio bakoitzari.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Nortasun agiriaren fotokopia (NAN, pasaportea...)
  • I. Eranskina beteta
  • II. Eranskina beteta

Ez da beharrezkoa eskatzailea Ikastetxean matrikulaturik dagoela egiaztatzen duten dokumentua aurkeztea. Ikastetxean kontsulta egingo da hala dela egiaztatzeko.

Eskaera urriaren 21a  bitartean Gazteria Zerbitzuan edota kultur etxeko harrera bulegoan aurkeztu beharko da:

6.    BEKAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINTZEKO MODUA

Beka hau 8 hilabeterako da, 2016ko urriaren erdialdetik 2017ko maiatza erdialdera arte. Beka 400,00 eurotakoa da

2016ko urritik 2017ko maiatza bitartean emandako zerbitzuaren balorazioa positiboa bada, ordainketa egingo da. Balorazioa negatiboa bada, beka baliogabetu daiteke.

7.    BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Pertsonaren egokitasuna egin beharreko lanerako. Honetarako II. eranskinean egindako galderen erantzunak kontuan hartuko dira.
  • Halaber, ikastetxeetako eta bestelako arduradunek hautagaiei buruz egin litzaketen aipamenak ere kontuan hartuko dira.

 

Informazioa
gazteria@tolosa.eus
Gazteria Zerbitzua -  gazte informazio zerbitzua
943 67 03 83

AdjuntoTamaño
Microsoft Office document icon Antenak beka deialdia2.22 MB

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA