Tarjetas

NAZIOARTEKO IKASLE-TXARTELA ( ISIC)  info +


12 urte baino gehiago dituzten ikasleei zuzendurik dago.

Abantailak:

  • Deskontu eta zerbitzu bereziak garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko toki historikoetan.
  • ISIConnect, bidaietako larrialdietarako eta informaziorako zerbitzu doakoa, 24 ordukoa.

TASA: 11 €

AURKEZTU BEHARREKOA:

  • NAN edo pasaportea
  • Txartelerako neurriko argazki bat
  • Ikaslea zarela egiaztatzen duen agiria.

IRAUPENA: Eskola urtea irauten du eta baita urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere.

Eskatu zure txartela

 

NAZIOARTEKO GAZTE-TXARTELA ( IYTC)  info +

 


 


 

 

 

 

 

 

14-25 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago.

Abantailak:

  • Deskontu eta zerbitzu bereziak garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko toki historikoetan.
  • ISIConnect, bidaietako larrialdietarako eta informaziorako zerbitzu doakoa, 24 ordukoa.

TASA: 11 €

AURKEZTU BEHARREKOA:

  • NAN edo pasaportea
  • Txartelerako neurriko argazki bat

IRAUPENA: urte betekoa ematen denetik

Eskatu zure txartela

 

IRAKASLEEN NAZIOARTEKO NORTASUN TXARTELA ( ITIC)   Info +

Ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuak daudenei zuzenduta.

Abantailak:

Deskontu eta zerbitzu bereziak garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko toki historikoetan.

ISIConnect, bidaietako larrialdietarako eta informaziorako zerbitzu doakoa, 24 ordukoa.

TASA: 11 €

AURKEZTU BEHARREKOA:

- NAN edo pasaportea

- Txartelerako neurriko argazki bat

- Ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle zarela egiaztatzen duen agiria

IRAUPENA: Eskola urtea irauten du eta baita urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere.

Eskatu zure txartela

 

ATERPEKIDE TXARTELAK  +info

Nazioarteko -gazteen aterpe federazioaren -aterpe guztietan ostatua hartzeko eskubidea ematen dio edozein adinetako pertsonari, federazio horren barruan 4000 aterpe baino gehiago daude mundu osoko 5 herrialdetan banatura.

AUKERAK ETA ESKAKIZUNAK:

GAZTEENTZAT

  • 14-29 urte bitartean
  • Tasa 5 €

HELDUENTZAT

  • 30 urtetik gora
  • Tasa: 10 €

FAMILIENTZAT

  • 14 urtetik beherako seme alaba duen familia unitatea.
  • Tasa: 18 €

TALDEENTZAT

  • Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne
  • Tasa: 16 € taldea. Doan Gazteria eta gizarte ekintza zuzendaritzako gazte elkarteen erroldan izena emandakoak. Erroldatuak daudenaren ziurtagiria beharko dute.

AURKEZTU BEHARREKOAK:

  • NAN edo pasaportea.
  • Taldekoena egiteko, parte hartzaileen zerrenda eta ikastetxeen kasuan, arduraduna bertako irakaslea denaren ziurtagiria.

IRAUPENA: urtebetekoa ematen denetik.

 

GAZTE TXARTELA  +info

Gazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatu espainiarrean balioa izateaz gain, Europan ere balio du. Europako 38 herrialdetan goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez.

Prezioa: 6,00 euro

Honako hauek behar dira:

  • nortasun-agiria

Eskatu zure txartela