DEIALDI BERRIA:
Etxebizitza alorra lehentasunezkoa eta estrategikoa da Tolosako Udalarentzat. Hori horrela izanik, etxebizitza aukera berriak sustatzeko eta etxebizitza sarbidea zein eskubidea bermatzeko hainbat neurri hartu ditu azken urteotan, horien artean, alokairu ordainketa errazteko diru-laguntza lerroa.
Alokairurako diru-laguntza iaz abiatu zen lehen aldiz eta aurtengoan, ordenantza egokitu egin da tolosar gehiagok izan dezaten laguntza jasotzeko aukera. Ildo horretan, esaterako, diru-sarrera muga eta errentaren gehieneko kopurua handitu egin dira eta hartzaile gisa kolektibo berriak ere txertatu dira, Tolosar guztiek Tolosan bizitzeko eta emantzipatzeko aukera izan dezaten
NORI ZUZENDUA:
Laguntza, etxebizitzarik jabetzan ez duten eta alokairuan bizi diren tolosarrei zuzenduta dago. Zehazki, hauek dira laguntza honen onuradunak:
· 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteak, beti ere Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren GAZTELAGUN programatik kanpo geratuko balira.
· Bananduak, dibortziatuak (epai judizial irmoarekin) desagertutako izatezko bikoteak eta guraso bakarreko familiak.
· Alokairu erregimenean etxebizitza batean dauden 70 urtetik gorako pertsonak, beti ere jabetzan etxebizitzarik ez duten bitartean.
· Alargunak, beti ere jabetzan etxebizitzarik ez duten bitartean.
· Modu berean, laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte, Udalaren Gizarte Zerbitzuek behar bezala justifikatutako egoeretan, etxebizitza tutelatu bat eskuratzeko duten pertsonak eta Udalak, egoera hori konpontzeko behar diren baliabideak ez dituen neurrian eta beti ere jabetzan etxebizitzarik ez duten bitartean
· Mugikortasun urria duten pertsonak bai eta ezgaitasun absolutua duten pertsonak ere.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
-
Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiek dirulaguntzaren xede den etxebizitzan erroldatu beharko dute.
-
Eskatzaileek Tolosan erroldatuta egon beharko dute eskaera aurkezten denean gutxienez 3 urteko etenik gabeko antzinatasunarekin edo behintzat, beste momenturen batean, 5 urtez jarraian udalerrian erroldatuta egonda.
-
Onuradun eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko 2. mailaraino.
-
Etxebiden izena emanda egon behar dira edo izena emateko eskabidea aurkeztu beharko dute.
-
Diru-sarrera baldintzak: bizikidetza unitateko diru-sarreren mugak honako hauek izango dira:
BIZIKIDETZA UNITATEA
|
GAZTEAK (GAZTELAGUN programatik kanpo)
|
GAINERAKOAK
|
Eskatzaile indibiduala
|
25.921€ - 30.000€
|
3.000€ - 30.000€
|
2 kideko familia unitateak
|
31.741€ - 35.000€
|
3.000€ - 35.000€
|
3 edo 4 kideko familia unitateak
|
31.741€ - 40.000€
|
3.000€ - 40.000€
|
Familia ugariak
|
33.857€ - 45.000€
|
3.000€ - 45.000€
|
Banandu, dibortziatuen eta iraungitako izatezko bikoteen kasuan, diru-sarreren zenbatekoa kalkulatzerakoan seme-alabengatiko mantenu pentsioa eta hipoteka kargei dagokien hileroko kuoten zenbatekoak kenduko zaizkie.
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA
DIRU SARRERAK
|
DIRU-LAGUNTZAK
|
15.000€ baino gutxiago
|
Alokairuaren %60
|
15.001 – 21.000 euro
|
Alokairuaren %50
|
21.001 – 30.000 euro
|
Alokairuaren %40
|
30.001 – 37.000 euro
|
Alokairuaren %30
|
37.001 – 45.000 euro
|
Alokairuaren %20
|
Gehienez ere, 250 euroko laguntza emango da hilean, etxebizitza Alde Zaharrean kokatuta badago, 300 eurokoa.
ALOKAIRU ERRENTEN GEHIENGOA
BIZIKIDETZA UNITATEA
|
ALOKAIRU ERRENTEN GEHIENGOA
|
Eskatzaile indibiduala
|
750 €
|
2 kideko familia unitateak
|
800€
|
3 edo 4 kideko familia unitateak
|
900€
|
Familia ugariak
|
1000€
|
-
Etxebizitza Tolosan kokatuta egon beharko du eta gutxienezko bizigarritasun baldintza batzuk bete: erabiltzeko moduan dagoen sukaldea, dutxa edo bainuontzia duen bainugela, erabiltzeko egoeran dagoen ur bero sistema...
-
Ez dira dirulaguntzaren onuradun izango honako eskaerak: sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak, berreskuratuak, logelen alokairuak, etxebizitza gisa erabilitako lokalak, Bizigune programaren barruan dauden alokairu etxebizitzak...
ESKAERAK NOIZ, NON ETA NOLA AURKEZTU:
Eskaerak aurrez aurre Udalaren Erregistro Orokorrean (UDATE) kokatutako etxebizitza bulegoan edo telematikoki Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.tolosa.eus) aurkeztu beharko dira azaraoren 7tik 27ra bitartean (biak barne).
- Aurrez-aurre, etxebizitza bulegoan: herritarren arreta hitzorduarekin egingo da. Horretarako 943 65 44 66 (906 luzapena) telefonora deitu edo alokairua@tolosa.eus helbidera idatzi behar da.
- Telematikoki: udal webgunean esteka honen bitartez
INFORMAZIO GEHIGARRIA ETA ESKAERA ORRIAK (eranskinak)