DEIALDI BERRIA:
Dirulaguntza lerro berriaren helburua da tolosarrei alokairu-erregimeneko etxebizitza bat lortzen eta alokairuko merkatu librean sartzen laguntzea.
NORI ZUZENDUA:
Laguntza, etxebizitzarik jabetzan ez duten eta alokairuan bizi diren tolosarrei zuzenduta dago, zehatzago hauexei: 18-35 urte bitarteko gazteei; banandu, dibortziatu edo izatezko bikote izateari utzi diotenei; eta familia gurasobakarrei.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
-
Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiek dirulaguntzaren xede den etxebizitzan erroldatu beharko dute.
-
Eskatzaileek Tolosan erroldatuta egon beharko dute eskaera aurkezten denean gutxienez 3 urteko etenik gabeko antzinatasunarekin edo behintzat, beste momenturen batean, 5 urtez jarraian udalerrian erroldatuta egonda.
-
Onuradun eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko 2. mailaraino.
-
Etxebiden izena emanda egon behar dira edo izena emateko eskabidea aurkeztu beharko dute.
-
Diru-sarrera baldintzak: bizikidetza unitateko diru-sarreren mugak honako hauek izango dira:
-
Urteko diru-sarrera gordinak gutxienez 3.000 eurokoak izango dira.
-
Onuradun bakarra baldin bada, urteko diru-sarrera gordinek ezingo dute gainditu 28.000 euroko kopurua.
-
Bi onuradun edo gehiago izanez gero, urteko diru-sarrera gordinek ezingo dute gainditu 35.000 euroko kopurua.
Banandu, dibortziatuen eta iraungitako izatezko bikoteen kasuan, diru-sarreren zenbatekoa kalkulatzerakoan seme-alabengatiko mantenu pentsioa eta hipoteka kargei dagokien hileroko kuoten zenbatekoak kenduko zaizkie.
Diru-sarrerak
|
Dirulaguntza
|
15.000 euro arte
|
Alokairuaren %50
|
15.001-21.000 euro
|
Alokairuaren %40
|
21.001-30.000 euro
|
Alokairuaren %30
|
30.001-35.000 euro
|
Alokairuaren %20
|
Gehienez ere, 250 euroko laguntza emango da hilean, etxebizitza Alde Zaharrean kokatuta badago, 300 eurokoa.
-
Alokairu errentek gehienez 700 eurokoak izan beharko dute eta ez da onartuko urtebete baino iraupen txikiagoa duen kontraturik.
-
Etxebizitza Tolosan kokatuta egon beharko du eta gutxienezko bizigarritasun baldintza batzuk bete: erabiltzeko moduan dagoen sukaldea, dutxa edo bainuontzia duen bainugela, erabiltzeko egoeran dagoen ur bero sistema...
-
Ez dira dirulaguntzaren onuradun izango honako eskaerak: sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak, berrakuratuak, logelen alokairuak, etxebizitza gisa erabilitako lokalak, Bizigune programaren barruan dauden alokairu etxebizitzak...
ESKAERAK NOIZ, NON ETA NOLA AURKEZTU:
Eskaerak presentzialki Udalaren Erregistro Orokorrean (UDATE) edo Telematikoki Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.tolosa.eus) aurkeztu beharko dira.
-
Irailaren 24tik, azaroaren 9ra (biak barne)
-
Eskuratu eskaera orria hemen: www.tolosa.eus
-
Telematikoki egiteko: www.tolosa.eus
-
Laguntza behar izanez gero: