Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Diagnostikoa eta III. Plana (2015-2020)

Cita previa
Más información

 

 

Aurkezpena

Lehenik eta behin, esan behar da Tolosako Berdintasunerako lehenengo diagnostikoa 2001ean egin zela.

Parekidetasun Batzordeak diagnostiko berri bat aurkeztu zuen Osoko Bilkuran, 2015eko apirilaren 28an.

Diagnostikoaren emaitzak 13 ataletan banatzen dira:

  1. Populazioa.

  2. Lan produktiboa.

  3. Lan erreproduktiboa.

  4. Hezkuntza eta Euskara.

  5. Kultura, Aisialdia eta Festak.

  6. Kirolak.

  7. Osasun orokorra eta ugalketakoa.

  8. Emakumeen aurkako indarkeria.

  9. Hirigintza, Etxebizitza eta Mugikortasuna.

  10. Tolosako baserri-ingurunea.

  11. Prekarietatea eta krisi ekonomikoaren inpaktua.

  12. Emakumeak jabetzeko politikak.

  13. Genero-zeharkakotasuna udal-politiketan.

Diagnostikoaren azken kapituluan, ondorio orokorrak eta nabarmentzeko datuak jasotzen dira. Azkenik, gogoeta egiteko puntuekin bukaera ematen zaio diagnostikoari.

Zeintzuk izan dira datu-iturri nagusiak?

1.- Datu estatistikoen analisia: EUSTAT, INE, LANBIDE, SEPE, UDALMAP, Udal Errolda, Eusko Jaurlaritzaren Familia Politika eta Erkidegoko Garapenerako Zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Emakunde, etab. Eskabide espezifikoak ere egin dira.

2.- Udaleko barne-dokumentazioaren analisia egiteko, kontuan hartu dira: jarduera-memoriak, ebaluazio-txostenak, jarduera-programak, diagnostiko sektorialak, ikastaroen matrikulazioak, datu-baseak eta web-orriak, besteak beste.

3.- Udal langileekin egindako elkarrizketak: Gizarte Zerbitzuak, Kirolak, Gazteria, Euskara, Jaiak, Kultura, Hirigintza, Pertsonala, Liburutegia, Musika Eskola, Azoka bereziak, Ingurumena.

4.- Kanpoko langileekin egindako elkarrizketak: Tolosako ikastetxeak, Osakidetza, Asuncion Klinika, Tolosaldeko Migrazio eta Enpleguko arloak.

Sindikatuak: LAB, ELA, EHNE.

Caritas, Arrats elkartea eta Udaleko alderdi politikoak, besteak beste.

Diagnostikoa eta III. Plana egiterakoan eta herritarren parte hartzea sustatu eta bermatzeko helburuarekin, beraien ekarpenak jasotzeko 3 tailer antolatu ditugu: “Berdintasunezko kultura baterantz” eta “Nola eragiten du krisiak emakumezkoen eta gizonezkoen bizitzetan?” tailerrak, hain zuzen ere. Lehenengo 2 tailerrak, proposamenak jasotzeko eta beste biak itzulketak egiteko. Jabetze Eskolako ikasleekin ere bi tailer antolatu dira.

Diagnostikoaren azken kapituluan, ondorio orokorrak eta nabarmentzeko datuak jasotzen dira eta, azkenik, gogoeta egiteko puntuekin bukaera ematen zaio diagnostikoari.

Berdintasunerako III. Plana (2015 - 2020)

Berdintasunerako III. Plana horrela banatzen da :

1. zatian, Planaren aurkezpena eta testuingurua jasotzen dira.

II. zatian, esku hartzeko ardatzak azaltzen dira:

  • 1.- Genero-zeharkakotasuna kulturan eta udal-gobernuan.

  • 2.- Emakumeen partaidetza eta jabetzea.

  • 3.- Zainketen ekonomia eta bizitzaren iraunkortasuna.

  • 4.- Indarkeria matxistarik gabeko ingurunea.

III. zatian, Planaren kudeaketa, jarraipena eta ereduak jasotzen dira.

Eta IV. zatian, azkenik, eranskinak:

1) Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plan Eraginkorra (2015-2016).

2) 2015-2016 urteetako aurrekontua.

3) 2015-2016ko Plan Eraginkorraren fitxak.

 

III. Plana egiterakoan, herritarrekin, sindikatuekin, talde feministarekin, Jabetze Eskolako ikasleekin, eragile sozial eta kulturalekin, ordezkari politikoekin eta hainbat taldeekin egindako tailerrak eta inkestak hartu dira kontuan.

Honako hauek ere bai:

  • Tolosako Udalaren emakume eta gizonen berdintasunerako udal ordenantza (2008).

  • II. Berdintasunaren plana eta ordenantzaren ebaluazioa (2012).

  • Emakume eta gizonen berdintasunerako diagnostikoa, 2014ko urrian amaitua.

Ikusten denez, 6 urteko plana da eta horren inplementazioa 2 urteko hiru fasetan banatuko da. Fase bakoitzerako, bi urteko programa eraginkor bat prestatuko da.

Parekidetasun Batzordeak 2015-16 Plan Eraginkorra ere aurkeztu zuen. Askoz zehatzagoa da. 2015ean eta 2016an garatuko diren neurriak jasotzen ditu. Eta Plan honen jarraipenerako fitxetan, ardatz bakoitzaren helburu zehatzak eta neurriak jasotzen ditu. Fitxetan, bestalde, honakoak ere jasotzen dira: neurriaren deskribapena, arloko arduradunak, inplikaturik dauden beste arlo edo erakundeak, jarraipenaren betetze-maila, prozesuaren adierazleak, kronograma eta neurriaren kostuaren datuak.

Baliabide ekonomikoak

Parekidetasun Batzordeak 2015 eta 2016rako aurrekontua ere aurkeztu zuen. Bi urteko aurrekontua egiteko, 2015eko aurrekontuaren kopurua hartu da kontuan. Honen barruan programa edo proiektu estrategikoen aurrekontuak ere txertaturik daude (Hezkidetza, Jabetze Eskola, Beldur Barik eta abar).

Ebaluazio sistema

Jarraipen-tresnez gain, ezinbestekoa da ekintza guztien eta helburuen betetze-maila neurtzea. Ebaluazioak 2 urtean behin egingo dira eta plan eraginkorrak ebaluatuko dira.

Behin III. Planaren garapena bukatu eta gero (2020), kanpoko ebaluazioa egitea proposatzen da.

Parekidetasun Batzordea
Berdintasun Departamentua
2015-04-28

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA