Garapen Ekonomikoa

Cita previa
Más información

HIRI EKONOMIA PLAN ESTRATEGIKOA - laburpena
Tolosako Udalak eta Tolosa&Co merkatari elkarteak Tolosako Hiri ekonomia indartzeko Plan bat garatzea adostu zuten 2015 urtean, eta jarraian Plan honen laburpen bat aurkituko duzu. Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso duen Plan hau 2012ko Merkataritza Indartzeko Plan Berezitik (MIPB) haratago doa, merkataritzaz gain, Hiri Ekonomia osatzen duten gainontzeko agenteak (turismoa, kultura, azokak...) uztartzen dituelako.
Planaren definizioarekin hasi aurretik EGOERAREN DIAGNOSTIKO bat egin zen, jarraian zerrendatzen diren elementuak oinarri gisa hartuta:

  • Sakoneko joerak: aukera berriak vs ahulezia berriak

  • Lurraldeko kokapena eta merkataritza: nortasun bikoitza, aukera bikoitza.

  • Eskaria: beheraka doan merkataritza posizionamendu klasikorako arriskuak. Hobi edo kala berriak aurkitzeko premia.

  • Hirugarren sektorearen eskaintza ugaria eta ona, trinkotu, kohesionatu eta suspertu egin behar da, sinergiak optimizatu eta udalerri gisa lehiatzeko.

  • Hiri-eremua: jokaleku egokia, orotariko erronkak eta irtenbide posibleak eskaintzen dituena.

  • Ekintza-dinamikak: abian diren eta sakondu behar diren lan ildoak.

  • Egiturak: badago eraikitzeko oinarri nahikorik.

Elementu guzti hauen puntu kritiko, euskarri eta erronkak aztertu eta gero jasotako ONDORIOA:
Badira abian jartzeko baldintza objektibo egokiak, eta badira aukerak...
{ ...merkataritza eta turismoa bilduko dituen hiri-ekonomiaren estrategia bideragarria jorratzeko
...eta
{ hori ahalbidetuko duten lankidetza pribatu/publikoko estrategiarako egiturak taxutzeko
Era honetan, Planerako oinarriak eta Plana jorratzeko ardatzak eta Oinarrizko Proiektuak finkatu
dira.
PLANA
Lehen aurkeztutako diagnostikorako elementuetatik abiatuta, Planerako oinarriak eta Plana jorratzeko ardatzak eta Oinarrizko Proiektuak finkatu dira, Tolosaren nortasun bikoitza kontutan izanik. Tolosaren nortasun bikoitza: hiriburuaren nortasun irekia eta kosmopolita, eta Tolosaldeak gordetzen duen Gipuzkoa sakoneko landa-giroaren eta mamiaren arteko bidegurutzea da Tolosa.
Planaren lan-eskeman zortzi jardun-ardatz zehaztu dira, eta ardatz horien MISIOA honako hauek hobetzea da: bezeroei begira, Tolosaren izena eta erakargarritasuna; harrera-gaitasuna; bisitarien gogobetetasuna, Tolosan egiten dituzten egonaldiekin eta erosketekin; eta sektorearen zein udaletxearen erantzun kolektiboa, elementu horiek era koordinatuan kudeatzeko eta dinamizatzeko.

1.-Tokiko bezeroak (eskualdekoak), Tolosako hirugarren sektorearen oinarri edo zutabe historikotzat hartuta: belaunaldi gazteen merkataritza-jarduerak direla-eta, txikiagotuz doa sektorearen garrantzia; beraz, aurre egin behar dio erronka horri. Beharrezkoa da kolektibo horrekin lotura estuagoak finkatzea eta harreman berriak sortzea (erkidego-ikuspegia).
2.- Kanpoko bezeroak (turistak): turistak «merkataritza-iturri» interesgarria direlako ikuspegia zehaztuz joan da azken urteotan. Turisten indarrak, hain zuzen, Tolosaldeko bezeroen ohiko merkataritza-nitxoa sendotu dezake, edo, behintzat, nitxo horretan jaso den eraginaren galera konpentsatu. Hala eta guztiz ere, ikuspegi hori benetan gauzatzeko, estrategia bat diseinatu behar da kanpoko proiekzioa diseinatzeko eta zenbait mailatan posizioa hartzeko (bereziki, Donostiako turismoari begira).
3.- Erakargarritasuna eta bizkortasuna: ohiko bezeroekiko harremanak sendotzeaz eta kanpoko bezeroen segmentu berriak sortzeaz gain, elementu erakargarriak eta bizigarriak eskaini behar dira Tolosan, polo traktoreak izan daitezen.
4.- Harrera-gaitasuna: kontsumitzaileak Tolosara etortzen direnean, harrera-elementuak edo harrera-ekipamenduak aurkitu nahi dituzte, bertan egon ahal izateko (aparkalekuak, garraio publikoak, egonaldiak luzatzeko ostatuak....).
5.- Hiriko espazio lagunkoia: harrera egiteko ekipamenduekin batera, bisitariek kalitatezko lekua behar dute, bisitaldiaz gozatzeko. Hiriko espazioaren ezaugarriek eta kalitateak eragin nabarmena izaten dute bisitaldiaren iraupenean eta bisitariaren gogobetetasunean.
6.- Enpresen lehiakortasuna indartzea: Hiriko espazioaren kalitatearekin batera, erosketaldia atsegina izan dadin, ezinbestekoa da merkataritza-, ostalaritza- eta, orokorrean, zerbitzu-enpresen kantitatea, kalitatea eta maila lehiakorra izatea. Hartara, funtsezkoa da alderdi horiek hobetzeko egin daitekeen esku-hartzea.
7.- Jarrera elkarkorra sendotzea eta berrabiatzea: hirugarren sektoreko enpresek erronka horiei guztiei erantzungo badiete, kudeaketa kolektiboak aurrerapausoa egin behar du.
8.- Lankidetza publiko-pribatua koordinatzea eta hobetzea: elementu horietan guztietan hiriak hartzen duen posizioa eta egiten duen lana hein handi batean, lidergo publikoaren mende daude, bai eta lidergo horrek hirugarren sektorearekin lankidetza-formula eta guneak sortzeko duen gaitasunaren mende ere.

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA