Ekintzaile berrientzat enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du Tolosaldea Garatzenek

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
29/10/2019 | Desarrollo Económico y Empleo

Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza ikastaro berri bat jarri du martxan Tolosaldea Garatzenek, pertsona horiek negozio plan bat egiteko gaitasun teknikoetan trebatu ahal izateko.

Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, betiere lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen den heinean.

20 orduko ikastaroa izango da, azaroaren 4tik 8ra, 09:00etatik 13:00etara, Tolosako Lehiberri zentroan. Enpresa egitasmo bat izan dezaketen eskualdeko ekintzaileei zuzenduta egongo da. 12 laguntzako lekua egongo da eta eskualdeko langabetuek izango dute lehentasuna.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 943 65 45 01 telefonora deitu daiteke edo zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzi.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA