Tolosako baratza parkea

Proiektua Iurreamendiko zaharren egoitzaren aurrealdeko zelaian egingo da. Iurreamendiko muino hau Tolosako erdigunean dago eta egoitzako biztanleentzat aisialdirako eremu paregabea da. Hori dela eta parkearen diseinuan ahalegin berezia egin da. Eremu honen azalera 7.000m2koa da gutxi gora-behera eta hegoaldera orientatua dagoen belardi bat da.

Tolosako baratze parkeka baratze eremuetako antolaketa ortogonal edo zuzena parke bateko ibilbide ahur eta ganbilekin uztartzen ditu. Horregatik baratzezainen etxola inguratzen duen plaza txikitik ibilbide okerrak abiatzen dira baratze zati bakoitzerako iris-bidea emanaz. Ibilbide hauei jarraiki eta modu orekatu batean hiru uraska aurkituko ditugu eremuan zehar barreiaturik.

Zaharren egoitzaren maila berean baratzezainen etxola aurkituko dugu eta parkean zehar estrategikoki barreiaturik topaleku funtzio nabarmena duten baratzezainen oinarrizko instalakuntzak, esaterako uraskak, auzo konpostatzeko guneak, bizikletak aparkatzeko guneak eta zuhaizpeak.

Loturak

http://www.ekogunea.net/eu/ekogunea/baratze-parke-sarea/3-8/

https://www.facebook.com/pages/Barazki-On-Tolosako-Baratza-Elkartea/929827757080625?ref=hl