Ainhoa Aizpuru foru diputatuarekin batzartu da Olatz Peon Ormazabal alkatea

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
10/06/2017 | Desarrollo Económico y Empleo

Gipuzkoako Foru Aldundian gauzatu zuten joan den astean bilera. Olatz Peon Ormazabal alkateak Tolosako Udalak jada abian duen plangintza ekonomikoaren berri eman zion Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde orekako diputatuari.

Hizketaldian, Tolosako enpresen jarduera ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatzeko helburuz Udalak eskuartean dituen programa eta ekimenak aurkeztu zizkion alkateak diputatuari, eta Aldundia garatzen ari den lan-lerroen osagarritasunaz jardun zuten.

Peonek adierazi du “oinarrizkoa” dela udal administraziotik haratago dauden erakundeekiko harremanak sustatzea Tolosarentzako estrategikoak diren alorretan akordioak eta aurrerapausuak lortzeko.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA