Berdintasuna

Cita previa
Más información

Berdintasuna

Departamentu honen ardura dira, besteak beste, honako hauek: Tolosako Udalak berdintasunarekin duen konpromisoa sendotzea; herritarren ahalduntzea eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena; gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea; eta indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.

Jarduerak

Hauexek dira bere jarduera nagusiak:

  • Tolosako Udalak berdintasunarekin duen konpromisoa sendotzea. Informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea udal langileei eta udal ordezkari politikoei, Udalaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-zeharkakotasun bultzatzeko.

  • Herritarren eta, bereziki, emakumeen ahalduntzea eta partaidetza sustatzea.

    • Herritarrekin eta, bereziki, emakumeekin harremanak finkatzea eta partaidetzarako eta lankidetzarako bideak ezartzea. Gainera, emakumeen partaidetza soziopolitikorako baldintzak sortu eta jartzea, beharrezkoa den emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko.

    • Ahalduntze edo Jabetze Eskola: esperientziak, jakintzak eta narrazioak partekatzeko, gorputzaz gozatzeko eta diskurtsoak, artea eta erreibindikazioak sortzeko.

    • Emakume taldeei diru-laguntzak ematea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta emakume taldeen partaidetza bermatzeko.

    • Jai berdinzaleak eta elkarte gastronomikoak: herriko jaietan genero ikuspegia txertatu eta emakumeen parte-hartzea sustatzeko neurri zehatzak abian jarri. Emakumeen parte-hartzeari begira interesa duten elkarte gastronomikoei prozesuan laguntza eman era pertsonalizatu batean.

    • Guretzako: Tolosaldeko jatorri ezberdinetako emakumeei zuzendutako gune bat da, harrera egiteko eta bizitzarako gaitasunak ikasteko. Tolosaldeko Migrazio Sailarekin elkarlanean egiten da.

  • Sentsibilizazioa eta arreta

    • Herritarrentzako sentsibilizazio-jarduerak diseinatu, garatu eta jarraipena eman, emakumeen eta gizonen ezberdintasun egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz.

    • Herritarrei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko informazioa eta aholkuak eman, kezkak argitu...

  • Indarkeria matxistarik gabeko herria izan dadin bultzatzea

    • I. Udal Protokoloa eta Lan-mahai iraunkorra: dokumentu bat da, erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako, hala, genero indarkeria eta sexu-erasoak bizi dituzten emakumeei arreta hobea emateko. (Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean).

    • Beldur Barik/Hi haiz, hi! Jaialdia: urtero gazteen artean indarkeria sexista identifikatzeko eta prebenitzeko asmoarekin martxan jartzen den programa. (Gazteria Departamentuarekin elkarlanean).

  • Hezkidetza proiektua eta Lan-mahai iraunkorra. Tolosako ikastetxeei sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzen zaie, bereizkeria-mota guztiak baztertzeko eta generoak behartu gabeko orientazio akademikoa eta profesionala bermatzeko. Berdinsex, aholkularitza sexologikoa: Tolosako herritarrek harreman afektibo-sexual osasuntsuagoak eta berdinzaleagoak izan ditzaten martxan jarritako zerbitzua da (Gazteria Departamentuarekin elkarlanean).

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA