Jabetze Eskola

2024ko udazkena eta 2025eko negua. Ikastaroak, tailerrak eta bestelako jarduerak

Izen emateak irailak 26tik aurrera

Zer da jabetzea?

Jabetze terminoa esaten dugunean, banakako eta taldekako ikaskuntza eta kontzientziatze-prozesu bat adierazi nahi dugu, prozesu bat, zeinak guri, emakumeoi, ahalbidetuko digun mundu osoko gizarteetan sexismoak ezartzen dizkigun diskriminazioa eta gutxiagotasun-egoera salatzea eta horien aurka borroka egitea.

Zer da Jabetze Eskola?

Espazio hau dago pentsatuta emakumeon ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoa sendotzeko, horrela, gizarte justu, anitz eta osoagoa lortzeko.

Ez da ohiko prestakuntza-leku bat. Jabetze Eskolan erabiltzen ditugu Mugimendu Feministak garatutako jakintza eta produkzio kolektiboa, eta partekatutako metodologia.

Metodologia horrek ahalbidetzen du emakumeek eta sexu-joera edo sexu- edota genero-identitate desberdinetako kolektiboek bizi duten menpekotasun-errealitateari izena jartzea, errealitate hori auzitan jartzea eta irtenbideak proposatzea.

Esperientziak eta jakintzak partekatzea da kontua, baina bada, era berean, gorputzaz disfrutatzea, eta diskurtsoak, artea, kultura eta errebindikazioak produzitzea.

Azken finean, esperientzia bat bizitzea da, munduaz dugun pertzepzioa aldatuko diguna eta, aldi berean, mundua aldatzeko tresnak emango dizkiguna.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA